Prentsa Aretoa
2021/10/06
Udalak Sabina de la Cruz Udal Liburutegiko obrak adjudikatu ditu
Udalak 111.000 euro inbertituko ditu
Sestaoko Udalak 111.770 euroren truke Sabina de la Cruz Udal Liburutegiko obrak adjudikatu ditu. Lanen helburua da udal-ekipamendua hobetzea, erabiltzaileentzat irisgarriagoa, eraginkorragoa eta erosoagoa izateko.
Hurrengo asteetan hasiko dira konpontzen, Udalak Ekora enpresarekin kontratua sinatzen duenean, lehiaketa irabazi baitu.
Lanak hurrengo hauetan oinarrituko dira:
- Ikasketa-gelarik handiena egokitzea eta, horretarako, bi txiki elkartzea. Xede horrez, 3. eta 4. ikasketa-gelak bereizten dituen trenkada eraitsiko da, eta barneko arotzeria desmuntatuko da bere ordez ateak ipintzeko. Horri esker, gelak intsonorizazio hobea izango du. Era berean, sabai aizuna kendu eta berria jarriko da, gelan zarata gutxiago sartzeko.
- Egungo bainugelak eraberrituko dira, irisgarritasunari buruzko indarreko baldintzetara egokituta dagoen erabilera mistoko bainugela egite aldera. Lehendik dauden bainugelak zati batean eraitsiko dira bainugela egokitua sortzeko, oraingo bainugelek irisgarritasun-neurriak ez baitituzte betetzen.
- Oraingo argien ordez LED motako berriak jarriko dira. Hala, efizientzia energetiko handiagoa lortuko da, elektrizitatearen kontsumoa aurreztearekin batera.
- Irakurketa-kontsulta eta ikaste-eremuko moketa kenduko data, linoleoko zoru jarraitua jartzeko. Egungo moketa gune batzuetan oso zimurtuta dago, eta zona solteak ere ageri dira. Horiekin erabiltzaileak nahiz langileak estropuz eginda eror daitezke, beraz, segurtasun-arazoa dakar. Linoleo berria akustikoa izango da, zarataren 18 dezibeliora arte xurgatzeko.
Obrak amaitzen direnean, Udalak berriz irekiko du Sabina de la Cruz Udal Liburutegia, lehenengo alarma-egoera aitortzearekin 2020ko martxotik jendearentzat itxi ondoren.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14