Prentsa Aretoa
2021/09/10
Igandean Sestaoko triatloia itzuliko da 300 partaiderekin
Proba goizeko 11:00etan hasiko da. Ibilbidean 750 metro egin beharko dira igeriketan, 21,8 kilometro bizikletan eta 5 kilometro oinezko lasterketan
Pandemiaren ondorioz 2020koa atzeratu ondoren, Sestaoko triatloia igande honetan itzuliko da 308 partaiderekin. Horietatik 243 gizonak eta 65 emakumeak izango dira.
Gehienak Sestaora Euskal Autonomia Erkidegotik iritsiko dira, baina irteeran beste toki batzuetatik (Galizia, Asturias, Kantabria, Nafarroa, Errioxa, Madrilgo Autonomia Erkidegoa, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa eta Andaluzia) etorritako kirolariak ere izango dira. Beraz, argi dago kirol-probak sortu duen interesa.
Gorka Otxoa lasterketa-zuzendariak eta Jesús Amenedo Kiroletako zinegotziak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte kirol-ekitaldi honen xehetasunak. Oraingoa Sestao Triatloi Taldea tokiko klubak antolatzen duen zazpigarren edizioa da, eta Udalaren nahiz Triatloiko Euskal Federazioaren babesa du.
Proba La Benedictako dartsenan hasiko da goizeko 11:00etan. Aintzat hartuta bizitzen ari garen osasun-egoera, antolatzaileek erabaki dute triatloiaren ohiko distantzia erdira murriztea. Modu horretan, itsasadarrean 750 metro igeriketan jardun ondoren, bizikletaz 21,8 kilometroko ibilbideari aurre egiteko trantsizioa egingo da. Sestao eta Portugalete herrietan zehar antolatutako zirkuitu bati bi bira emango dizkiote. Zalantzarik gabe, tarterik gogorrena Ballontiko ardatzetik Ballonti merkataritza-gunerako igoera izango da, bertan izango baitituzte partaideek lasterketako aldaparik gogorrenak. Azkenean 5 kilometroko oinezko lasterketa gauzatuko da Txabarri kaletik eta La Benedictako pasealekutik.
Triatloian parte hartuko dute hurrengo kategoria hauetako kirolariak: kadeteak, juniorrak, sub-23ak, absolutuak eta 1, 2 eta 3 beteranoak.
Triatloia berreskuratzea oso berri ona, adierazten baitu, lau haizetara zabaldu gabe, egoera soziosanitarioa hobetzen ari dela eta horri esker udalerriko kirol- eta gizarte-ekitaldiak berreskuratuko direla.
Proba dela eta, igandean 10:45etik 13:30era trafikoak etenaldiak izango ditu ondorengo kale hauetan: La Benedictara sartzeko bidea, Txabarri, Rivas, Kaiku etorbidea, Maestro José, Harrobietako biribilgunea eta Ballontiko ardatza.
Bidegurutze nagusietan langile boluntarioak, babes zibileko kideak eta Udaltzaingo agenteak egongo dira jarraitu behar den aukerako ibilbidea adierazteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14