Prentsa Aretoa
2021/09/06
Sestaoko Udalak 58.000 euro bideratu ditu dirulaguntza soziokulturaletarako
Udal-laguntzen deialdia 2020. eta 2021. urteetarako da
Udalerriko elkarte-sareak jarduera berreskuratzearekin bat etorriz, Sestaoko Udalak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu du eremu soziokulturalean jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdia.
Pandemia zela bide, joan den urtean udalerriko gizarte- eta kultura-bizitzak etenaldia izan ondoren, erakunde batzuk animatzen ari dira ohiz antolatzen dituzten olgeta- eta jai-egitarauei berriz eustera, eta urtea amaitu arte auzoko zenbait jai eta ekitaldirekin programazioak aurrera egitea aurrez ikusia dago. Horiek pixkana emango dira aditzera.
Horrenbestez, ekimen honen helburua da egitarau soziokulturalak antolatu dituzten banako eta elkarteko proiektuei 2020. eta 2021. urteetan babes ekonomikoa ematea, eta denboraldi horretan urtea amaitzeko gelditzen diren hilabeteak sartuko dira.
Deialdi honen bitartez diruz lagunduko dira honako eremuren batean sartzen diren egitarauak eta jarduerak:
- Jarduera eszenikoak: antzerki eta dantza garaikidea.
- Musika-ekintzak.
- Ikus-entzunezko eta arte plastikoen ekintzak.
- Ondare, folklore eta artisautzarekin zerikusia duten ekintzak. • Ikasgelaz kanpoko ekintzak.
- Auzoetako jaiak.
- Haurren eta gazteen astialdirako aisialdi- eta hezkuntza-ekintzak.
- Oroimen historikoari lotutako edukiak ikertu eta zabaltzen dituzten jarduerak eta programak, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Gobernuaren araudiek xedatutako baldintzetan.
- Sestao udalerriko industria-ondareari lotutako edukiak ikertu eta zabaltzen dituzten jarduerak eta egitarauak.
- Bideoak editatu eta liburuak argitaratzeko jarduerak.
- Beste kultur ekintza batzuk.
- Diruz lagundutako ekintzak egiteko COVID-19aren aurkako materiala, behar bezala justifikatuta.
Jasotako proposamenak ebaluatzeko aplikatuko diren irizpideen artean, Udalak azpimarratu nahi du egitarauek genero-berdintasuna sartzea, aniztasun funtzionala duten pertsonak eta etorkinak gizartera daitezen sustatzea eta garatzeko orduan euskararen erabilera bultzatzea. Horiek guztiak aintzat hartuko dira eta, beraz, balorazioan puntu gehiago jasoko dituzte. Halaber, positiboki baloratuko da udalerriko elkarteen lankidetza aurkeztutako egitarauak antolatzeko.
Programa hau egikaritze aldera, Udalak 55.787 euroko aurrekontua esleitu du. Horrekin eremu soziokulturalean eta jaien arloan egitarau eta jardueren garapena ordainduko da. Partida horretaz gain, 3.150 euro daude gazteen elkarteei laguntzeko, eremu horietan jarduerak antolatu badituzte.
Eskaerak aurkezteko epea irekita dago, eta irailaren 29an amaituko da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14