SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/08/17

Behargintzak enplegua sustatzeko eta ekonomia suspertzeko laguntza-programa bat argitaratu du

Diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 29ra arte egongo da zabalik

rss Ezagutzera eman
 Behargintzak enplegua sustatzeko eta ekonomia suspertzeko laguntza-programa bat argitaratu du

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Behargintzak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu du udalerriko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei enplegua sustatzeko eta ekonomia suspertzeko diru-laguntzak emateko programa.

Programa hau pandemiaren ondoren udalerria berrindartzeko martxan jartzen den programetako bat da, eta lau jarduera-ildoren esparruan ekintzak finantzatzea ahalbidetuko du:

  • Enpresa-jarduera berriak ezartzea sustatzeko laguntzak.

Deialdi honen helburua Sestaon enpresa-jarduera berriak ezartzearen ondorioz egindako gastuak diruz laguntzea da.

  • Langabeen enplegua sustatzeko laguntzak.

Deialdi honen helburua da enpresei erraztea Sestaoko udalerrian erroldatutako pertsonak, langabeak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak kontrata ditzaten.

  • Merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko laguntzak.

Deialdi honen helburua Sestaoko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko inbertsioak sustatzea da.

  • Sestaoko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetan irisgarritasun unibertsala sustatzeko laguntzak.

Deialdi honen helburua Sestaoko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetan irisgarritasun unibertsala sustatzeko eta ahalbidetzeko egindako inbertsioak diruz laguntzea da.

Enplegua sustatzeko eta ekonomia suspertzeko laguntza-programa hori ordaintzeko, Behargintzak 36.900 euroko aurrekontu globala du, eta honela banatzen da: 1., 2. eta 3. jarduketa-ildoetarako 32.400 euro esleitu dira, eta 4. jarduketa-lerrorako aurrekontua 4.500 eurokoa da.

Eskabideak, nahitaezko dokumentazioarekin batera, modu telematikoan nahiz aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Udaleko Erregistro Orokorrean.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 29an amaituko da.

Dokumentazio guztia Sestaoko Udalaren webgunean dago argitaratuta (www.sestao.eus), eta, zehazkiago, azaleko sliders batean, izenburu honekin: "Sestaoko enplegua sustatzeko eta ekonomia suspertzeko laguntzak.