SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/07/07

Udalak Hezkuntza Sailari obra-lizentzia eman dio Ángela Figuera institutuko patioa konpontzeko

Proiektuari esker kirol-eremuko zoladura eraberrituko da

rss Ezagutzera eman
Udalak Hezkuntza Sailari obra-lizentzia eman dio Ángela Figuera institutuko patioa konpontzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari lizentzia eman dio Ángela Figuera institutuko kirol-eremua hobetzeko.

Lanekin honako hauek guztiak egingo dira: zoladura eraberritu, harmailak konpondu, euri-uren bilketa berritu, farolen oinetan morterozko oinazpikoak gauzatu babestu eta istripuak saihesteko eta oztopo-zurtoinak instalatu ibilgailuak arrapaladatik kantxara ez jaisteko.

Jarduketa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak du 2019-2023rako Hezkuntza Azpiegiturei buruzko Planaren barruan.

Esku-hartze honetaz gain, Hezkuntza Sailak hego-ekialdeko kanpoko fatxadari dagozkion 42 leiho aldatuko ditu, zubi termikoa hausten duten aluminiozko beste batzuk jartzeko.

Bi ekintza horietan 262.491 euro gastatuko dira.

Ainhoa Basabe alkateak positiboki baloratu ditu Ángela Figuera institutuan egingo diren obrak eta gogorarazi du Gurasoen Elkartearen eske zaharra dela patioa konpontzea. Hala, azkenean errealitate bihurtuko da.