Prentsa Aretoa
2021/05/25
Udalak 1 milioi euro sartu ditu udal-aurrekontuan inbertsio berriak finantzatzeko
Jarduera hauek datozen asteetan jarriko dira martxan
Maiatzeko ohiko osoko bilkura asteartean, maiatzaren 25ean, egin da, eta Gobernu Taldeak udal-aurrekontuari egindako azkeneko bi kreditu-aldaketen berri eman du.
Kreditu-aldaketak udal-aurrekontuan hasieran onetsitako kredituen zenbatekoak, helburua edo denbora aldatzeko erabiltzen dira.
Azpimarragarriena da udal-aurrekontuari milioi bat euro baino gehiago sartu zaizkiola diruzaintzako gerakinetik inbertsio berriak finantzatzeko.
“Milioi euro hau gaitu dugu gure udalerria hobetzen jarraitzeko eta, kasu honetan, ahalegin handia egingo dugu udal-eraikinetan, sail desberdinek helarazi dizkiguten beharrei erantzuteko”, azaldu du Ainhoa Basabe alkateak.
Diruzaintzako gerakinetik datorren diru honekin hurrengo jarduketa hauek bultzatuko dira:
- Kaiku etorbideko horma konpondu eta egonkortzea: 650.000 euro.
- Las Llanas kiroldegian galdara ordezkatzea: 152.810 euro.
- Kuetoko zentro sozialeko eskailerak egokitzea: 128.000 euro.
- Las Llanas futbol-zelaian komunak eta prentsa-gunea berritzea: 72.650 euro
- Udaltzaingoaren polizia-etxean emakumeen aldagelak hobetzea: 68.100 euro.
Jarduera hauek guztiak pixkana jarriko dira abian hurrengo asteetan zehar.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14