Prentsa Aretoa
2021/05/25
Udalak interesik gabe 500.000 euroko kreditua eskatuko dio Bizkaiko Foru Aldundiari modernizazio digitalaren proiektuak bultzatzeko
Udalak bi urteko gabealdia izango du eta 120 hilabetetan itzuli ahal izango du
Sestaoko Udalak milioi erdi euroko mailegua eskatuko dio Bizkaiko Foru Aldundiari tokiko administrazioan modernizazio digitalaren proiektua ordaintzeko.
Ainhoa Basabe alkateak azaldutakoaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak duela gutxi 60 milioi euroko programa bat aurkeztu du, Bizkaiko lurralde historikoko udalei kredituak emateko. Tokiko erakundeko gehienez milioi erdi euro eska daitezke, eta mugikortasun iraunkorraren, hobekuntza digitalaren, efizientzia energetikoaren eta arreta soziosanitarioaren arloetan inbertsioak finantzatuko dira, horiek 2021eko udal-aurrekontuan sartuta badaude.
Neurri honekin Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko udalei lagundu nahi die lehenbailehen azkeneko hilabeteetan jasandako krisialditik ateratzen eta, aldi berean, helburua da inbertsio publikoen bidez Bizkaiko ekonomia suspertzea.
Basaberen iritziz, “oso programa interesgarria da, maileguak udalentzat oso baldintza onuragarriak baititu”. “Ez dira interesak itzuli behar, bi urteko gabezia du, eta itzultzeko 120 hilekoko epe erosoa dugu. Ezin dezakegu aukera hau bazter”, azaldu du udalerriko agintariak.
Diru-partida honekin Informatikako Udal Sailak Sestao Konektatu izenez bultzatutako proiektua abian jarri nahi du Udalak. Helburua da Udalaren alderdi digitala modernizatzea eta tresna digitalak erabiltzerantz trantsizioan aurrerapausoak ematea.
“Azkeneko urte honetan administrazio digitalaren garrantzia ikusi da. Ildo horri eutsiz, onartzen dugu Sestaok hobekuntza-tarte handia duela eta, horregatik, Sestao Konektatu proiektuaren bidez komunikazio-sareen azpiegiturak modernizatu nahi ditugu, hodeian lan egiterantz urratsak eman nahi ditugu eta, gainera, digitalizatu eta programa informatiko berriak instalatzeko orduan aurrera egin nahi dugu”, zehaztu du Basabek.
Gobernu Taldeak maiatzeko ohiko osoko bilkuran proposamen bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin kreditu-eragiketa hitzartzeko, eta aurrera atera da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14