Prentsa Aretoa
2021/05/21
Osasun egoerak San Pedro jaiak bertan behera uztera behartzen du
Kultura Arloa lanean ari da aukerako aisialdiko jardueren egitarauan
Sestaoko herri-jaiak bigarren urtez bertan behera geldituko dira COVID-19aren pandemiaren ondorioz osasun-egoera dela bide.
Gure ustez une honetan hori da erabakirik arduratsu eta zuhurrena, jarduera jendetsuak antolatzeko ez baitira baldintza egokiak ematen.
Espero dugu txertaketari esker hurrengo urtean pandemia erabat kontrolatuta egotea, eta berriz jaiez gozatu ahal izatea.
Jaiak bertan behera uztearen erabakia hartutakoan, Kultura Arloak lanean dihardu egun horietarako aukerako aisialdiko jardueren egitaraua antolatzen, edukiera mugatuekin eta segurtasun-neurriak beteta.
Datozen egunetan Jai Batzorde telematiko bat deituko da jarduerak zehazteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























