SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/05/19

Udalak 51 plazekin zenbait ikasgela egokitu ditu Las Llanas ikastetxe ohian

Bihartik, ostegunetik, irekita egongo dira

rss Ezagutzera eman
Udalak 51 plazekin zenbait ikasgela egokitu ditu Las Llanas ikastetxe ohian

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak behin-behinekoz zazpi ikasgela egokitu ditu Las Llanas herri-ikastetxe ohian ikasleei gune bat eskaintzeko. Helburua da Sabina de la Cruz udal-liburutegia berriz ireki arte azterketak eta oposizioak prestatu ahal izatea.

Zehazki, Udalak guztira 51 plaza egokitu ditu San Diego kaleko 3. zenbakian dagoen eraikinaren bigarren eta hirugarren solairuan. Instalazioetan altzariak ipini dira, eta atezaintza-zerbitzua izango du goizeko eta arratsaldeko txandan. Halaber, hurrengo egunetan interneteko zerbitzua gaituko da.

Ikasgelek bihartik, 2021eko maiatzaren 20tik (osteguna), eta Sabina de la Cruz udal-liburutegia berriz ireki arte emango dute zerbitzua, abuztuan izan ezik. Orduan, oporrak direla eta, itxita egongo dira.

Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:30era, egongo dira irekita, baita ordutegi berean larunbat, igande eta jaiegunetan ere.

Instalazioetan bere lanean arituko da atezaina, eta COVID-19 neurriak betetzen direla zainduko du, eraikineko sarbideak eta sarrerak nahiz irteerak erregulatu eta behar bezala eta edukiera egokia dela egiaztatzearekin batera.

Pertsona orok NANa eraman beharko du. Atezainari erakutsi beharko dio sartzeko, COVID-19a dela bide, sartu diren pertsonak erregistratu behar baitira.

Erabiltzaileek beti maskara jarrita eraman beharko dute.

Ikasgela hauek irekitzearekin Udalak erantzun positiboa eman nahi dio ikasleen eskeari. Izan ere, azken hilabeteetan barrualdea berritzeko udal-liburutegia itxi ondoren ikasteko gune bat eskatu du.

Aldi baterako kokapen hau dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat irisgarria ez denez,Gaztelekuko ikasgela erabil dezakete, irisgarria baita.

Hurrengo egunetan Sabina de la Cruz udal-liburutegiko obrak lizitazioan jarriko dira. Irisgarritasuna, segurtasuna hobetu eta zenbait espazio eta apaingarri berritu nahi dira.