SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/05/17

Udalekuan izena emateko epea maiatzaren 18tik 25era egongo da irekita

rss Ezagutzera eman
Udalekuan izena emateko epea maiatzaren 18tik 25era egongo da irekita

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udaleko Euskara Saila udaleku bat antolatzeko lanean ari da. Helburua da txikienen aisialdia dinamizatzea eta gurasoei udan lan- eta familia-bizia kontziliatzen laguntzea.

2021. urtean jarduerak garatzeko nagusiki Markonzaga herri-ikastetxeko eremuak erabiliko ditugu, beste udal-eremu batzuez gain, eskura baititugu jarduerak dinamizatu eta abian jartzeko.

Udalekua 3 eta 10 urte bitarteko adingabeentzat da, 2011. eta 2018. urteen artean, biak barne, jaio badira.

Udalekua ekainaren 28an hasiko da eta abuztuaren 13ra arte luzatuko da. Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. Dena den, estra modura, eguna luza daiteke 8:30etik 16:00etara, bazkariaren zerbitzua sartuta.

Udalekuak asteko 85 euroko prezioa du, nahiz eta zenbait hobari dauden:

  • % 25 dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat.
  • % 25 guraso bakarreko haurrentzat.
  • % 25 familia ugarietako haurrentzat.
  • % 50 prestazio ekonomikoa edo gizarte-laguntzak (DSBE, langabezia…) jasotzen dituzten familietako haurrentzat.

Bazkariarengatik 6 euro ordainduko dira. Udalekuan sartzeko lehentasuna izango dute Sestaon erroldatuta dauden haurrek.

Udalekuan izena emateko epea maiatzaren 18tik 25era egongo da irekita.

Haurrak eraman nahi dituzten familia interesdunek Sestaoko Udaleko Kultura Sailera joan beharko dute, Castaños eraikineko 3. solairuan, 9:00etatik 14:00etara. Bestela, telefonoz dei dezakete (94 472 90 28) eta prozedura azalduko zaie.