SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/05/14

kainaren 1ean La Benedictako igerilekuetan bainurako denboraldia abiaraziko da egunero 1.000 plazarekin

Plazak Udalaren web orriaren bidez erreserbatuko dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

La Benedictako kanpoko igerilekuetan udako denboraldia ekainaren 1ean, asteartean, hasiko da eta irailaren 15era arte luzatuko da.

Egun hauetan instalazioak eguneratzen ari dira ireki baino lehen ohiko mantentze-lanak direla eta. Hala, hustu eta kanalizazioak nahiz ontziak garbitu dira eta soropila moztu da.

COVID-19aren pandemiak sortutako osasun-egoerarengatik, bainurako denboraldia joan den urteko edukiera-muga berdinekin hasiko da, hau da, goizez 500 plaza eta arratsaldez 500 plaza. Neurri horrekin bermatuta dago egunero igerilekuetarako 1.000 pertsona sartzea.

“Igerilekuak zuhurtasunezko edukiera horrekin irekiko ditugu, erabiltzaileek jakinarazitakoaren arabera joan den urtean gustura egoten baitzen eta ez baitzegoen jende pilaketarik. Hala eta guztiz ere, udak aurrera egin ahala, protokoloa ikuskatzen joango gara eta egoerak hobera egiten badu, edukiera zabaltzeko aukera aztertuko dugu, erabiltzaile gehiago hartzeko”, azaldu du Jesús Amenedo Kiroletako zinegotziak.

Hitzordua hartzeko joan den urteko formula erabiliko da. Sestao Kirolak erakundean harpidetutako pertsonek www.sestao.eus webgunean egin dezakete erreserba. Harpidedunak ez direnek beren sarrera kiroldegiko leihatilan eros dezakete edukiera ez bada bete eta sartu nahi duten txandan plazak badaude.

Next Euskadi