Prentsa Aretoa
2021/05/04
Merkatarien elkarteak eta Udalak bonuen kanpaina berria jarriko dute abian merkataritzan erosketak sustatzeko
Elkarteak 4.000 bonu jaulkiko ditu ostegunetik aurrera atxikitako 80 establezimendutan
Merkatarien elkarteak, Sestaoko Udalaren laguntzaz, bonuen kanpaina berria jarriko du abian, udalerriko merkataritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko.
Ekimen honi guztira 80 establezimendu atxiki zaizkio, eta hurrengo ostegunean, maiatzaren 6an, hasi eta ekainaren 7an amaituko da.
Guztira 15 euroko 4.000 bonu banatuko dira negozio partaide guztien artean. Bonu bakoitzeko bezeroek 10 euro eta Udalak 5 euro jarriko dituzte, beraz, bonu bakoitzarekin bezeroek % 33 aurreztuko dute.
Deskontua establezimenduan bertan egingo da erosten den unean. Hala, negozio bakoitzean erosketa edo zerbitzuko gehienez 2 bonu elkartu ahal izango dira.
Bono Sestao udaberriko kanpaina hau antolatzeko, Udalak 20.000 euroko ekarpen ekonomikoa egin dio Merkatarien Elkarteari. Kanpainaren eragin ekonomiko 60.000 eurokoa izango da.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























