SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/04/27

Hurrengo astean informazio-kanpaina berria gauzatuko da materia organikoa birziklatzearen inguruan

Poltsa konpostagarriak doan banatzeaz gain, zerbitzuan alta berriak kudeatuko dira, eta zalantzak argitu ahal izango dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Mankomunitateak eta Sestaoko Udalak hurrengo astean informazio-kanpaina garatuko dute materia organikoa birzikla dadin bultzatzen jarraitzeko.

Maiatzaren 3tik 8ra (goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara) Mankomunitateak ‘Ongi etorri organikoa’ kanpaina abian jartzearekin bat etorriz, informazio-puntu bat instalatuko da San Pedro plazan, non Sestaoko herritarrek zerbitzuan alta emateko eta birziklatze-kita jasotzeko aukera izango duten; dagoeneko erabiltzailea izanez gero, poltsa konpostagarriak doan jaso eta birziklatzearen inguruan zalantzak eta gorabeherak argitzeaz gain.

Gaur egun ia 5.000 etxebizitzak dute Sestaon materia organikoa birziklatzeko kita, beraz, udalerrian dauden etxebizitzen % 37 da.

Ainhoa Basabe behin-behineko alkateak gogorarazi ditu hondakin organikoak birziklatzearen ingurumen-onurak, eta, horregatik, gonbita luzatu du oraindik jardun honetan ez dabiltzan herritarrek egin dezaten.

“Materia organikoa birziklatzen badugu, klimaren aldaketaren aurkako borrokan lagunduko dugu. Baliozko baliabideak aurreztuko ditugu, eta konposta lortuko dugu, batetik, gure zoruak aberastu eta, bestetik, gai organikoaren zikloa ixteko. Berotegiko efektuko gas gutxiago igorriko ditugu, eta Europako zuzentarauek adierazitako birziklatze-helburuetara iritsiko gara”, azaldu du alkateak.

Jendeak hurrengo astean San Pedro plazara ezin badu hurbildu, izapide berak egin daitezke Bide Garbiketaren Zerbitzuko Herritarren Arreta Bulegoan, Doctor Ferrán kaleko 12. zenbakian.

Aste honetan bandoa ipiniko da atarietan, jarduera aditzera emateko eta herritarrek informazio-puntuaren datak eta ordutegia ezagutzeko.