SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/04/23

EAJ-PNVko alderdikideek Ainhoa Basaberengan jarri dute konfiantza Sestaoko hurrengo alkatea izan dadin

Hurrengo egunotan Udal Osoko Bilkura deituko da alkate andrearen behin betiko aukeraketarako

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVko alderdikideek Ainhoa Basaberengan jarri dute konfiantza Sestaoko  hurrengo alkatea izan dadin

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko EAJ-PNVko alderdikideek, ostegun arratsaldez uri batzarrean bilduta, erabaki dute Ainhoa Basabe Meléndez izango dela Sestaoko alkatetzarako hautagaia. Berea  izan da Josu Bergara López Bizkaiko Foru Aldundira joan denez geroztik, orain arteko alkatearen lekua har dezan   abian jarri den barne prozesuan aurkeztu den bakarra 

Ainhoa Basabek 51 urte ditu eta ibilbide luze eta zabala egin du Sestaoko Udalean, 2011tik hona Gobernu Batzordeko kide baita. Hamarka honetan hainbat erantzukizun izan ditu eta ezagutza zabala du udaleko jardunaz zein udalerriko bizitza sozialaz. Kultura, Merkataritza eta Hiriko Segurtasuna gaiak eraman ditu eta gaur egun Giza Baliabide, Hirigintza, Etxebizitza, Industria, Zerbitzu eta Ingurumen saileko zinegotzi arduraduna. 

Ezkonduta dago eta bi semeren ama da. Sestaon bertan, familiaren negozioa eraman zuen 2011ko Udal Hauteskundeetan Josu Bergararen taldean  aurkeztu zen arte. Urte hartan bertan EAJ-PNVk Sestaoko alkatetza berreskuratzea lortu zuen.

Ainhoa Basabe  gogotsu eta ilusioz beteta agertu da Sestaoko lehen alkate andre bihurtuko den aldi berri honen aurrean. Udal ordezkariak alderdikideei eskertu die berarengan jarri duten konfiantza eta gogor lan egingo duela hitzeman du Sestaok orain arteko eraldatze prozesutik jarrai dezan. “Gobernu egitasmo bat daukagu, baita hainbat proiektu estrategiko ere hiri birgaikuntza  eta etxebizitza arloan, lur emankorrak balioesteko proiektuak, enplegu eta gizarte ekintza alorrekoak,… eta oraingo legegintzaldia amaitu arte geratzen zaizkigu bi urte hauetan garatuko” esan du.