SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/04/16

Udalak adjudikatu du Las Canteraseko beheko zabalgunean bide-markak eta aparkalekuak berriz margotzea

Udalak 27.000 euro inbertituko ditu

rss Ezagutzera eman
Udalak adjudikatu du Las Canteraseko beheko zabalgunean bide-markak eta aparkalekuak berriz margotzea

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak hurrengo asteetan Las Canteraseko beheko zabalgunean bide-markak berriz margotuko ditu, 27.702 euroren truke lanak Ceprenor enpresari adjudikatu ondoren.

Leire Fernández Eraikin eta Espazio Publikoetako Obra eta Mantentze-lanetako zinegotziak azaldutakoaren arabera, jarduketa honekin helburu bikoitza lortu nahi da, hain zuzen, Las Canteraseko beheko aldean aparkalekuak eta ibilgailu nahiz pertsonen joan-etorriak behar bezala antolatzea.

“Duela denbora asko bide-markak ezabatuta daudenez, ibilgailuek aparkatzeko orduan ez dute ordena egokirik jarraitzen. Gauza bera gertatzen da bideetan zirkulatzen ari direnean. Horrenbestez, bidezkotzat jo da bide-marka guztiak berriz margotzea eta seinale horizontal eta bertikal guztiak ikuskatzea zona behar bezala antolatzeko”, azaldu du zinegotziak.

Jarduketa honi esker, 480 aparkaleku egokituko dira Las Canterasen barrualdean. Horrez gain, oinezkoentzako pasabideak, norabide-geziak eta oinezkoentzako ibilbideak definituko dira. Hala, joan den urtean Las Canteraseko goiko aldean bide-markak margotzeko egindako lanekin jarraituko da. Amaitzeko, esan behar da gaur egun goiko aldean 300 ibilgailu sar daitezkeela.