SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/03/30

Sestaoko Udalak Kultura Ministerioari eskatu dio Labe Garaia eraberritzen amaitzeko

Birgaitze-proiektuaren hirugarren eta azkeneko fasea duela urte asko gauzatzeke dago

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak eskatu dio Kultura Ministerioari, ahalik eta lasterren, has dezala Labe Garaia birgaitzeko proiektuaren hirugarren eta azkeneko fasea. Helburua da behingoz zaharberritzen amaitzea.

Eskaera hori erakunde-adierazpenean sartu da, eta alderdi politiko guztiak (EAJ-PNV, PSE-EE, EH BILDU eta PODEMOS-EQUO BERDEAK) alde azaldu dira martxoan egindako osoko bilkuran. Nolanahi ere, Labe Garaiari balioa eman nahi zaio, bisita turistikoen programa garatzeko.

Kultura Ministerioak orain arte Labe Garaia birgaitzeko proiektuaren hiru faseetatik bi gauzatu ditu, eta duela hainbat urte azkenekoa egiteke dago.

Bestalde, kontserbatu, zaindu eta balioa emateari begira, Udalak konpromisoa hartu du udal-erantzukizuneko berezko eta beharrezko neurriak hartzeko. Halaber, gainerako herri-administrazioekin lankidetzan jarraituko du labea kultur, industri eta turismo proiekzioa duen balio bihurtzeko.