SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/03/30

Lorezaintza-zerbitzua udalerriko zona gehiagora iritsiko da, makineria berria izango du eta langile gehiago arituko dira

Udalbatza Osoak lau urterako kontratu berriaren lizitazioa onetsi du 4,6 milioi euroren truke

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak hurrengo egunean lorezaintza-zerbitzu berria kontratatzeari ekingo dio, Udalbatza Osoak ontzat eman ondoren. Kontratuak lau urteko indarraldia izango du, eta aldi horretarako aurrekontua 4,6 milioi eurokoa da.

Lorezaintza-zerbitzu berrian sartuko da berdeguneak garbitu, ureztatu eta moztea, baita udalerrian dauden zuhaitzak kimatu eta zaintzea ere. Kontratu berri honen helburu orokorra da berdeguneak hobetzea, eta lortzeko hainbat berrikuntza garrantzitsu sartu dira lizitazio-prozesua arautuko duen baldintzen pleguan.

Batetik, lehiaketa irabazten duen enpresak lan horietarako erabiltzen den makineria berrituko du, ibilgailuak barne. Gainera, lorezaintza-zerbitzuan diharduen langileen kopurua indartuko da. Hala, behe-denboraldian 9 pertsona izango ditu eta 15 goi-denboraldian. Beste gai garrantzitsu bat da ureztapen automatikoaren sistema lorategi gehiagora zabaltzea hobeto kontserbatzeko. Horrez gain, lan-eremuak hedatuko dira, eta azkeneko urteetan sortutako hirigintza-garapen berriak sartuko dira.

Era berean, zerbitzu berriarekin ibaiertzetako sastrakak kenduko dira, landaretza inbaditzailea deuseztatzeko programarekin batera. GIS informazio geografikoko sistemari esker, baliozko lan-tresna izango da eskura. Nolanahi ere, informazio erabilgarria emango du zerbitzua hobe ustiatzeko.