Prentsa Aretoa
2016/09/22
Erkoreka: “Enplegua da gure Gobernuaren ekimen politikoaren ardatz nagusia”
Bizkaiko zerrendaburuak Sestaon azpimarratu du gaur enplegua dela Urkulluren Gobernuaren ekimen politikoaren ardatz nagusia, eta horregatik hitzeman du enplegu gehiago eta kalitate hobekoa lortzea helburu izango duen arlo ekonomiko eta sozialeko politikak lehenetsiko dituela.
Josu Erkorekak gaur esan du EUzko Alderdi Jeltzalearentzat enplegua gizarte kohesionatua lortzeko egon daitekeen tresnarik onena dela, etorkizun hobea eraikitzeko gai izango den gizartea,hain zuzen. "Euskal gizarteak bere historia osoan, hainbatetan erakutsi du gizarte ekintzailea dela, gizarte borrokalaria, garai latzetan hazi eta indartu egiten den gizartea" . Eta, horren adibide modura ekarri du gogora 80. hamarkada gogorra,zeinetan langabezia maila jasanezinera iritsi zen ETAren indarkeriak markatzen duen testuinguru politikoan
Sestaon egin den ekitaldi politikoan, Erkorekak azpimarratu du Ezkerraldea, lehen momentutik birmoldaketa industrialak gure gizartearengan izan zuen eraginaren lekuko izan baitzen. Milaka enpresa desagertu ziren, haien artean, garai hartako hainbat enpresa handi. "Egoera benetan etsigarria zen, oso ur nahasitan ekitea tokatu zitzaigun; baina, guztion artean ziaboga egitea lortu genuen eta norabidea aldatu ahal izan genuen. Dena dela, egoera hartan, talde politiko bat zegoen ETA Euskadirentzat izan zen minbizi moral,sozial eta politikoa justifikatzeaz arduratuta”, esan du .
Erkorekak gogoratu duenez, zorionez, garai horiek iraganean geratu dira, oraindik orbandu gabeko zauriak geratzen zaizkigun arren; eta zentzu berean azpimarratu du Euskadin krisi berriari aurre egin beharra tokatu zaigula. "Eta, berriz ere, denok elkarrekin egin dugu. Erakundeak, Gobernua, Aldundiak, Udalak eta alderdi politikoak. Meritua ez da bakar batena, inork ere ezin du meritu osoa bere gain hartu. Jaurlaritzara iritsi ginenean adierazle ekonomiko guztiak negatiboak ziren. Enpleguarena ere bai. Baina, azken aldi honetan joera horrek norabidea aldatu du eta adierazleak gorantz daude. Hemen, Sestaon ere bai" .
Horregatik,hain zuzen, Erkorekak bide onetik goazela eta duela lau urte baino hobeto eta beste autonomi erkidegoak baino hobeto gaudela aitortu arren "aurrera egiten jarraitu behar dugu", eta horretarako euskal gizarteari eskatu dio bere konfiantza Euzko Alderdi Jeltzalearengan jartzea, “gure iraganak abalatzen gaituelako eta etorkizunerako proposamenak ditugulako" .
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14