SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/06/23

Pedro Azpiazuk erakundeen arteko elkarrizketaren aldeko agertu da "euskal hiritargoaren onerako, harreman hauei denik eta etekinik handiena ateratzeko"

Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautagaiak esan du Euzko Abertzaleak taldeak Madrilen solaskidetzarako duen gaitasuna dela "besteekiko harremanaren ezberdintasuna markatzen duena, elkarrizketa norabide bikoitzean ematea bermatzen dugulako: Euskaditik Madrilera eta Madriletik Euskadira".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

edro Azpiazuk, Bizkaian berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak Bilbon baieztatu du gaur goizean Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Madrilen izan dezakeen solaskidetza dela beste taldeekiko "ezberdintasuna markatzen duena" , EAJ-PNV delako "elkarrizketa norabide bitan ematea bermatzen duen taldea: Euskaditik Madrilera eta Madriletik Euskadira". Hori dena egiten da "Euskadiko hiritarren onerako, harreman hauei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko" esan du. Behe Ganberarako zerrenda jeltzaleko bigarrenak era berean gogoratu du atzo bertan jakin zela PPren Gobernuak "Ertzaintzaren Oposaketa Publikoa eta Euskal Curriculuma errekurritu duela" berriz ere "gure autogobernuaren kontrako erasoa eginez; estilo inposatzailea, zaharkitua eta demokraziak ezartzen duenaren kontrakoa". Era berean azaldu du EAJ-PNVk ganbera bietan ordezkaritza sendoa lortuko ez balu "erasoak" handiagoak izango liratekeela eta babesteko harresirik ere egongo ez litzatekeela. Horren aurrean, bere alderdiaren jarduna eredu gisa aurkeztu du "Euskadiko erakunde publikoetan eredu parte hartzaile eta integratzailea proposatzen eta praktikatzen dugu, kohesioan eta lankidetzan oinarrituta, eta hiritarrarengan eta politika publikoetan pentsatuta", azaldu du.

Bizkaiko hautagaiak berretsi du erakundeen arteko harremanak sendotu beharra dagoela "dauden tokian daudela". "Oso garrantzitsuak dira, esango nuke funtsezko ere badirela helburu politikoak lortzeko eta politika horiek zuzentasunez,eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzeko". "Ezagun ditugu Gobernu zentralaren moldeak eta portaerak, bereziki Rajoy jaunarenak; eta ez dira egokiak-kritikatu du-. Era berean, ezagun ditugu gure erakundeen moldeak eta portaerak , eta horiekin erabat ados nago" esan du. Argudio modura aipatu du Administrazio Publikoen Erreformarako Batzordearen txostena, "teorian behintzat" administrazioen arteko bikoiztasunak ezabatzeko helburua zuena. "Inorekin adostu gabe eta erakundeen artean beharko zen lankidetzarik gabe egin zuen; ‘manu militari’ sistema bidez egin zuen eta, ondorioz, euskal erakundeen erantzun eta oposizioa sortarazi zuen. Eusko Jaurlaritzak sendotasun osoz erantzun zuen erakundeen izen ona urratzen duela, autonomia politikoa narriatzen duela eta Euskadi botere zentralaren menpeko bihurtzea bilatzen duela" gogoratu du Azpiazuk suminduraz. Ildo beretik azpimarratu duenez "portaera inposatzaile hau, Gernikako Estatutuari eta indarrean dagoen eskuduntza markoa inolako errespeturik erakutsi gabe, Justizia Epaimahaietan eta Auzitegi Konstituzionalean aurkeztutako errekurtso guztien oinarrian dago". Jarraian aipatu ditu Eusko Jaurlaritzak Madrilen onartutako Lege edo Erret Dekretuei aurkeztutako errekurtsoak: 6/2014 ELD, enplegurako jarduera egitasmoa arautzekoa (epe luzean langabezian egon diren eta familia ardurak dituzten pertsonei  426 euroko laguntza ematekoa); 2012 eta 2013 urteetako Aurrekontu Legeak, funtzionarioen soldatari dagokionez edo 8/2013 Lege Organikoa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko (LOMCE), besteak beste. " Madriletik etengabeko inbasio hauek burutu diren arren" Azpiazuk berriro azpimarratu du ezinbestekoa dela Madril eta Euskadiren arteko harremanei "eutsi egin behar zaiela eta bultzatu egin behar direla".

Azpiazu ekitaldian izan da Administrazio Publiko eta Justiziako Sailburu Josu Erkorekarekin; Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio Publiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Saileko diputatu andre Ibone Bengoetxearekin eta Juan Mari Aburto, Bilboko alkate denarekin. Azpiazuk era berean ekarri du gogora Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Madrilgo legebiltzar taldearen artean dagoen lankidetza. Esan duenez "denok batera, eraginkortasun osoz lortuko dugu Abiadura Handiko Trena Bilbon, Abandon, lurpetik sartzea, herritarren arteko arrakalarik eta apurketarik eragin gabe" . Gaineratu duenez "Iraganean ere denon artean lortu genuen itsasadarreko bazter biak finkatzea eta beste horrenbeste ekimen gauzatu ahal izatea".