SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/04/13

EAJ-PNVk Ganberaren aho bateko babesa jaso du Euskadiko siderurgia sektorearen etorkizuna aldezteko eta bermatzeko

Onartu berri den ekimenaren bidez Espainiar Gobernuari eskatu zaizkio "europar esparruan Txinako dumping-ari aurre egiteko neurriak" eta "araudia aldatzea argindarraren faktura murrizteko, galdutako lehiakortasuna berreskuratzera begira".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren legebiltzar taldeak Ganberaren aho bateko babesa jaso du "Euskadiko sektore siderurgikoaren etorkizuna eta bideragarritasuna aldezteko eta bermatzeko" Zumarragako AcelorMIttal lantegiaren itxiera hasi den egun berean.

Legez besteko Proposamenean, legebiltzar talde guztien babesarekin onartua, Euzko Abertzaleak taldeak funtzioko Espainiar Gobernuari eskatu dio "EBren aurrean eta harekin batera behar besteko neurriak eta aranzelak aldeztea Txinako dumping-ari aurre egiteko eta Espainiar Estatuan siderurgia enpresek ordaintzen duten faktura elektrikoa nabarmen murrizteko beharko diren araudiak aldatzeko eta Europan ordaintzen den bataz besteko preziora hurbiltzeko, galdutako lehiakortasuna berreskuratzera eta siderurgia sektoreko enpresen etorkizuna bermatzera begira”.

Azpiazuk funtzioko Espainiar Gobernuaren "ekimenik eza eta arduragabekeria" salatu du "gai hau kudeatzeko egun duen gauza bakarra izan da Europako Industria Komisarioari eskutitza bidaltzea"."Zorroztasun osoz, seriotasunez eta premiaz konpondu behar dugun arazo larriaren aurrean gaude; enpresak ixten direnean eta langileak langabeziara doazenean ez dira funtziokoak izango, benetako egoera izango da eta askoren kasuan, betiko" ohartarazi du Azpiazuk. Zentzu honetan eskatu ditu "lana, inplikazioa eta siderurgia sektorearekiko eta langileen etorkizunarekiko konpromisoa".

Diputatu jeltzaleak azaldu duenez "krisi ekonomikoaren eraginez siderurgiako produktuen eskaria murriztu izanari gehitu zaio gehiegi dagoela Txinan sektore honek irabazi duen indarraren eraginez, eta beren praktika desleialekin oso kalte handia eragin diote Europako sektorearen orainari eta etorkizunari eta, zehatzago esanda, Euskadiko sektoreari ere bai, 28.000 lanpostu zuzen eta zeharreko hartzen dituen sektorea delarik". Gainera "Estatuko gain-kostu elektrikoa %33 altuagoa da Frantziakoarekin alderatuta eta %22 altuagoa da europar bataz bestekoarekin alderatuta". Horregatik eskatu du "argindarraren faktura murriztea".

Horregatik guztiagatik, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak gaur eskatu du" Espainiar Gobernuak Txinako dumping-aren aurrean siderurgia aldeztea eta barnean esparru energetiko eta elektrikoan neurriak har ditzala sektorearen eta enpleguen etorkizuna eta bideragarritasuna bermatzeko". Eskari honek Ganberaren aho bateko babesa jaso du gaur.

 

Next Euskadi