Prentsa Aretoa
2025/02/18
Udalak berriz ere garbitu ditu obra-hondakindegia
Jarduketa aprobetxatuz, zenbait gunetarako sarbidea hormigoizko hesiekin itxiko da, gizalegearen kontrako ekintza horiek errepika ez daitezen
Sestaoko Udala udalerriko zenbait eremu garbitzen hasi da gaur, azken hilabeteotan eta legez kanpo bertan utzitako hondakinek udalerriaren irudia hondatzea eragiten baitute.
Punta, Galindoko padurak, Simondrogas, Galindoko araztegiaren inguruak eta Ibarzaharra poligonoa dira aste honetan hondakinen bilketa garrantzitsu hori egiteko eremu nagusiak. Bertan, obra-hondakinez, altzariz, koltxoiz, automobilen gurpilez eta tiratutako etxetresna elektrikoz betetako zakuak aurkitu dituzte.
Ez da Udalak hango zaborrak garbitzen dituen lehen aldia, iaz 10 tona zabor baino gehiago bildu zituzten bi kanpaina egin baitzituen. Hala ere, garrantzitsua da argitzea gai hori ez dagoela sartuta bide-garbiketako eta hiri-hondakin solidoen bilketako kontratuan, eta, beraz, jarduketa horiek ezohiko garbiketa gisa kontratatu behar direla, eta horien truke gehigarri ekonomiko bat ordaindu behar dela.
Oraingo honetan, garbiketaz gain, hormigoizko hesiak jarriko dira, obra-hondakinak abandonatuta uztea ohiko bihurtu den lekuetarako sarbidea eragozteko. Hala egingo da Simondrogasen, Galindoko paduretako eremu batean eta Kaiku pabiloiarako La Puntako sarbidean.
Gainera, duela zenbait astez geroztik, Udaltzaingoak maizago patruilatzen du eremu horietan, gizalegearen kontrako ekintza horien egileak bete-betean harrapatzen saiatzeko.
Udalak zenbait pertsonaren gizalegearen kontrako portaera salatu nahi du, hondakin horiek baimendutako zentroetara eraman beharrean, bide publikoan uzten dituztelako, ingurumenari kalte eginez eta gure udalerriaren irudia degradatzen lagunduz.
Horregatik guztiagatik, Udalak herritarren laguntza eskatzen du Udaltzaingoari jakinarazteko norbait Sestaoko udal-mugartean obra-hondakinak botatzen aurkituz gero pertsona horiek identifikatu eta zigortu ahal izateko gizalegearen aurkako jokabideagatik.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























