Prentsa Aretoa
2023/04/05
Sestao Berrik baimena jaso du Vicente Díez plaza berriko obrak kontratatzeko
Proiektuak bizilagunentzako egonleku moderno bat sortzea aurreikusten du, hiri-altzariz (eserlekuak, paperontziak eta farolak) hornituta egongo dena. Gainera, irisgarritasuna hobetzen lagunduko duen igogailu bat jarriko da
Joan den ostiralean, Sestao Berri sozietate publikoaren Administrazio Kontseilua bildu zen, eta organo horrek hartutako erabakietako bat Vicente Díez plaza urbanizatzeko obrak kontratatzeko baimena ematea izan zen.
Plaza hori Txabarri eta Los Baños kaleen artean dago, eta 2019an eraitsi zuten, ur beroa eta berokuntza auzoko 400 etxebizitza ingurura banatzen dituen biomasa-galdaren gela jartzeko. Instalazioa amaituta, urtebete geroago jarri zen martxan, 2020an; beraz, plaza berreraikitzeko lanak egiteke zeuden ordutik.
Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, Sestao Berri sozietate publikoa osatzen duten bi bazkideek, 2021eko ekainean sinatu zuten azken lankidetza-hitzarmena, eta, bertan, auzoan birgaitzearen arloan hartzen zituzten konpromiso berriak jaso ziren, besteak beste, plaza hori eraikitzea .
Administrazio Kontseiluan ostiralean azaldu zenez, Sestao Berrik apirilaren amaieran obrak kontratatzen hasteko asmoa du, uda ondoren hasteko.
Proiektuak bizilagunentzako egonleku moderno bat sortzea aurreikusten du, hiri-altzariz (eserlekuak, paperontziak eta farolak) hornituta egongo dena. Gainera, irisgarritasuna hobetzen lagunduko duen igogailu bat jarriko da.
Vicente Diez plazaren urbanizazioak 550.000 euro inguruko aurrekontu ekonomikoa izango du. Lankidetza-hitzarmenak ezartzen duenez, Eusko Jaurlaritzak obraren kostuaren % 70 ordainduko du, eta Udalak gainerako % 30a.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14