Prentsa Aretoa
2022/10/05
Sestaoren eraberritzeak aurrera egingo du Los Baños kaleko bi eraikin eraitsita
Jarduera hori Txabarri-El Sol birgaitzeko prozesua burutzeko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Sestao Berrik iaz sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan dago
Sestaoren hiri-eraberritze prozesuak aurrera jarraitzen du egunotan, Los Baños kalean dauden bi etxebizitza-eraikin eraisteko lanei esker.
Eraispenak abuztuan hasi ziren eskuz, baina aste honetan, makina astunak erabiltzen hasi direnetik, lanak asko bizkortu dira.
Sestaoko alkate Ainhoa Basabek azaldu duenez, jarduera hau iaz Sestaoko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Sestao Berri sozietate publikoak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da. Akordio horrek, duela hamabost urte abian jarritako hiri-eraberritze prozesua amaitzea helburu, datozen urteetan Txabarri-El Sol auzuneetan lanean jarraitzeko konpromisoa jasotzen du.
Ainhoa Basabek gogora ekarri duenez, hitzarmen horrek oinarriak ezarri zituen infraetxetzat jotako sei eraikin eraitsi eta auzoan alokairu-erregimenean 120 etxebizitza sozial inguru eraiki ahal izateko. Horretaz gain, guztira16 milioi euroko inbertsioa eskatuko duten lanen barruan ere aurreikusita dago hainbat espazio publikoren urbanizazioa hobetzea, hala nola, Vicente Díez plazarena, Karrantza kaleko orubearena eta Txabarriko 57-61 zenbakien atzealdean dagoen mendi-hegalarena.
Iaz Txabarri kaleko 49 eta 57 zenbakiak eraitsi zituzten eta aurten Los Baños kaleko 49 eta 51 zenbakiak botatzen ari dira. Alkateak azaldu duenez, oso zaharrak ziren eraikin horiek oso egoera txarrean egoteak eragin zuen biak eraisteko erabakia.
Los Baños kalean libre geratuko diren bi orubeetan, Eusko Jaurlaritzak alokairu-erregimeneko 21 etxebizitza sozial eraikiko ditu aurrerago.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14