SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/06/13

Sestaok “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” saria jaso eta INNPULSO Sarean sartu da

Sare honetako kide izateak dakartzan abantailen artean, diru-laguntza gehiago jasotzeko aukera dago

rss Ezagutzera eman
Sestaok “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” saria jaso eta INNPULSO Sarean sartu da

ARGAZKIA JAITSI

Sestao "Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" saria jaso du. Guztira, 20 hiri eta udalerrik hartu duten Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiaren sari horrek I+G+Brekiko konpromisoagatik nabarmendu diren hirien lana aitortzen du, bai tokiko politikak definitzeagatik, bai eta osagai zientifiko, teknologiko eta berritzaile sendoa duten enpresei laguntzeagatik ere.

Izendapenaren berri Estatuko Aldizkari Ofizialean ekainaren 9an argitaratutako Agindu batek eman du. Agindu horren bidez, Sestaoz gain, Almeria, Las Palmas Kanaria Handikoa, Sevilla eta Zaragoza hiriei ere eman zaie sari hori, baita Algeciras eta San Fernando (Cadiz), Ponferrada (Leon), Utrera (Sevilla), Villarrobledo (Albacete), Vinarós eta Oropesa del Mar (Castello), La Almunia de Doña Godina (Zaragoza), Lorqui (Murtzia) eta Ortuella (Bizkaia) udalerriei ere.

Aitorpen horrek berekin dakar Sestaoko Udala INNPULSO Sarean sartzea. Hainbat tamainatako 80 udalerri eta hiri espainiar baino gehiagok osatzen duten Sare horri topaketarako eta tokiko politika berritzaileak definitzeko foroa da, parte-hartzaile guztien artean esperientziak eta proiektuak partekatzeko aukera ematen duena.

Sare horretan sartzeak dakartzan abantailen artean, Gobernuaren eta Europar Batasunaren diru-laguntzak lortzeko aukera dago, ikerketaren eta ezagutzaren arloko proiektu berritzaileei laguntzeko finantzaketa-lerro espezifikoen bidez.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria saria jasotzeko aurkeztutako memorian, Udalak honako proiektu hauek nabarmendu zituen: Txabarriko bero-sarea (District Heating), Txabarri-El Sol aldeko etxebizitzen birgaitze energetikorako EU-GUGLE proiektua, erosketa publiko berritzailea sustatu duen PAPIRUS programa eta, azkenik, Hiri Agenda egiteko gaur egun egiten ari den lana, Sestao izan baita Espainiako Gobernuak dokumentu estrategiko hori egiteko hautatu dituen lehenengo udalerrietako bat.

Sestaoko alkate Ainhoa Basabek zera adierazi du: “Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren sari horrek aitortu egiten du Sestao ahalegin handia egiten ari dela berrikuntza aintzat hartzeko udal-kudeaketan. Hori da azken urteotan egiten ari garen bidea, eta hortik jarraitu nahi dugu etorkizunean.”