SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/02/04

Udalak 34.400 euro bideratuko ditu txakurguneetan argiztapena sendotzera

Obren Arloak Pablo Sarasate txakurgunean zortzi argi-puntu gehiago instalatuko ditu, egungo luminarien ordez LED motako argiak jartzeaz gain; bien bitartean, La Benedictako parkean bost argi-puntu berri ipiniko ditu

rss Ezagutzera eman
Udalak 34.400 euro bideratuko ditu txakurguneetan argiztapena sendotzera

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak 34.425 euroren truke udalerriko bi txakurgunetan (Pablo Sarasate kalekoan eta La Benedicta parkekoan) argiztapen publikoa hobetzeko kontratuak adjudikatuko ditu.

Eraikin nahiz Espazio Publikoen Mantentze-lan eta Obretako zinegotziak, Leire Fernándezek, azaldutakoaren arabera, “jarduera honekin bi txakurgunetan argien instalazioak hobetu nahi dira. Xede horrez, argi-puntu berriak jarriko dira eta egungo teknologia aurreratuagoa izango dute. Halaber, energia gehiago aurreztuko da. Azken finean, orain ilunak gelditzen ziren guneak deuseztatzea da helburua".

Pablo Sarasateko txakurgunea

Pablo Sarasate kaleko txakurguneak gaur egun 18 kale-argi ditu eta sodiozko lurrun-lanparak dituzte. Proiektuarekin luminaria horien ordez LED teknologia dutenak ipiniko dira eta zortzi kale-argi gehituko dira barrutian, egun gauez ilunak gelditzen diren guneak argiztatzeko. Modu horretan, puntu beltzak desagertuko dira.

La Benedicta parkeko txakurgunea

Txakurgune honek ez du kale-argirik. Argia Sotera de la Mier kalean dauden kale-argietatik dator. Egoera horri erantsi behar zaizkio zuhaitz hostotsuak. Horren guztiaren ondorioz, txakurgunean eremu ilunak daude. Udalak bultzatutako proiektuak parkearen barruan bost argi-puntu publiko instalatzea aurrez ikusten du, barrutia behar bezala argiztatze aldera.

Kontratuak atzo, asteazkenean, adjudikatu ziren Tokiko Gobernu Batzordean eta Udalak lanak martxoan hasi ahal izatea espero du.