Prentsa Aretoa
2026/09/01
Udalak beste urrats bat eman du Txabarrin babestutako 46 etxebizitza eraikitzeko
Udalak hasieran onetsi ditu Txabarri 37-39, 43 eta 59 zenbakietako birpartzelazio proiektuak eta hirigintza jarduketa berria osatu du Txabarri 61 zenbakian
Udalak irmoki lanean jarraitzen du gizarte babeseko etxebizitza berriak sustatzen, jakitun izanda egun herritarr ei asko kezkatze dien arazoa dela. Aurrekoaren harira, pasa den astean, alkateak Txabarri kaleko 37-39, 43. eta 59. zenbakietan kokatutako orubeen birpartzelazio proiektuak hasieran onestea sinatu zuen. Hiru jarduketa horiei esker, zorua prestatzen jarraituko da etxebizitza babestuaren sustapen berriak garatzeko auzoan hurrengo urteetan.
Udalak eta Eusko Jaurlaritzako, Sestao Berri bitartez, hitzarmen honen programazioaren arabera, gutxi gorabehera 18 etxebizitza babestu eraikiko dira Txabarri 37-39 zenbakietan, 8 Txabarri 43 zenbakian eta 20 Txabarri 57-59 zenbakiek osatzen duten eremuan . Guztira, hirigintzaren esparruan emandako aurrerapausoei esker, lanean jarrai daiteke 46 etxebizitza babestu berri sortzeko.
“Legealdi honetan bultzada garrantzitsua ematen ari gara etxebizitza babestuak eraikitzeko. 200 etxebizitza baino gehiago egin dira gure udalerriko zenbait puntutan, hala nola La Punta, Txabarri, Los Baños eta Nicolás Ormaechea. Hala eta guztiz ere, badakigu beharra larria dela eta, horregatik, lanean jarraitzen dugu hurrengo urteetan gure udalerrian sustapen berriak eraiki ahal izateko herritarren eskeari erantzun diezaiogun”, aitortu du alkatea den Gorka Álvarezek.
Plangintzatik benetako eraldaketara
Ebazpenak garrantzitsuak dira aurrera egiten jarrai baitaiteke halabeharrezko hirigintza kudeaketan eraikin berriak gauzatu baino lehen.
“Eraikin bat bukatua ikusten dugunean, pentsa dezakegu eraldaketa obrekin hasi dela, baina askoz lehenago administrazio, legegintza eta hirigintza lanaren urteak dira, ia ikusgaitzak izan arren. Gai horiek behar beza la konpondu gabe, ezin daiteke eraiki. Une honetan, hain zuzen ere, fase erabaki horretan aurrera egiten ari gara”, azaldu du Álvarezek. Espero da hurrengo urtean lizitazioan jartzea lehenengo sustapenaren eraikuntza.
Jarduketa berria Txabarri 61 zenbakian
Aldi berean, Udalak lizentzia eman du 39,95 metro karratuko azalera banatzeko Txabarri kaleko 61. zenbakiko finkan.
Lurra eraikinaren atzealdean dago, La Bomba kalezuloan, eta hirigintzaren ikuspegitik bide publikorako da.bide publikorako da. Eragiketa hau dela bide, Eragiketa hau dela bide, jabetzaren errealitatea aurreikusitako jabetzaren errealitatea aurreikusitako antolamenduari egoki dakioke, eta, modu horretan, Udalak eremu horren etorkizuneko antolamenduari egoki dakioke, eta, modu horretan, Udalak eremu horren etorkizuneko urbanizazioa prestatzen jarraitu urbanizazioa prestatzen jarraitu
“Banaka hartuta, eragiketa txikiak dira, itxuraz, baina guztiak puzzle berdinean sartuta daude. Txabarriren berroneratzeak partzelaz partzela, eraikinez eraikin eta espedientez arriren berroneratzeak partzelaz partzela, eraikinez eraikin eta espedientez espediente jarduteko eskatzen du antolamendu guztia egia bihurtu ahal izatekoespediente jarduteko eskatzen du antolamendu guztia egia bihurtu ahal izateko”, aipatu aipatu du alkateak.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/08/27
BERRIA
2026/08/25
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























