Prentsa Aretoa
2021/02/01
Sestaok 25.000 eurorekin lagunduko die gizarte ekintzaren eta berdintasunaren eremuan lanean diharduten zazpi elkarteri
Udalak 2020an udalerrian esku-hartzea garatu duten erakunde horiei zuzeneko dirulaguntza eman die
Sestaoko Udalak udalerriko zazpi erakunderi zuzeneko dirulaguntza eman die. Nolanahi ere, horiek beren lana gizarte ekintza eta emakumeen nahiz gizonen arteko berdintasunaren eremuan garatzen dute. Helburua 2020. urtean gauzatu dituzten programak gauzatzen laguntzea da.
Pandemiaren egoera kontuan hartuta eta diru-sarrera gutxiagorekin gastua kontrolatu behar denez, Udalak urteko dirulaguntzen deialdia ez argitaratzea erabaki zuen. Horren ordez, Gizarte Ekintza, Adinekoak eta Berdintasun Saila Sestaoko erakundeekin zuzenean harremanetan jarri zen, egiten ari ziren lana ezagutzeko eta zuzeneko dirulaguntzaren bitartez laguntzeko aukera aztertzeko.
Ildo horri eutsiz, Yosune Serapio zinegotziak gogoratu du 2020. urtea zaila izan arren, “Udalak beharrezkotzat jo duela herriko talde kalteberenekin diharduten proiektuetan lankidetzari ez uztea, eta batez ere horiek oinarrizko beharrak estaltzera eta pandemiaren ondoreei aurre egitera bideratuta badaude”.
Informazio guztia jaso ondoren, duela gutxi zuzeneko laguntza horiek ebatzi dira eta zazpi erakundeen artean honako moduan banatu dira:
- Cáritas Diocesana de Bilbao: 5.000 euro (Gizarte Ekintzatik) eta 3.000 euro (Berdintasunetik).
- Haurtzaroa eta gaztaroa sustatzeko Hazbide elkartea: 6.000 euro (Gizarte Ekintzatik).
- Fundación Integrando: 4.895 euro (Gizarte Ekintzatik).
- Fundación Secretariado Gitano: 1.900 euro (Berdintasunetik).
- Adingabea nahiz familia babesteko eta topaguneak nahiz bitartekaritza-guneak sustatzeko Egintza elkartea: 1.800 euro (Gizarte Ekintzatik).
- Emari Sestaoko Talde Feminista elkartea: 1.584 euro (Berdintasunetik).
- Sociedad San Vicente de Paúl: 1.200 euro (Gizarte Ekintzatik).
Laburbilduz, Udalak 25.379 euro erabili ditu Sestaoko elkarteei laguntzeko, 2020. urtean udalerrian gizarte ekintzaren eta berdintasunaren arloan jarduerak garatu baitituzte.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
BERRIA
2026/03/11
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























