SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/01/13

Kultur Ostiralak egitarauak 2021ean 29 emanaldi izango ditu

Udalak kultura modu seguruan gauzatzeko Musika Eskolako Areto Nagusira sartzeko osasun-neurriak aplikatzen jarraituko ditu

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak kultur agenda segurua garatzen jarraitzearen aldeko apustua egin du, nahiz eta egoera oso zaila bizitzen ari garen. Helburua da herritarrei aisialdi- eta entretenimendu-aukerak ematea eta, aldi berean, COVID-19a dela eta, azkenaldian egoera latza jasaten ari den sektore ekonomikoari laguntzea.

Horretarako, 2021. urtean Kultur Ostiralak egitaraua mantentzen da eta, ondorioz, urtarriletik abendura 29 antzezlan, umore bakarrizketa eta musika-kontzertu programatuko dira guztira.

Kultur egitaraua segurtasunez garatzeko, Udalak azkeneko hilabeteetan abian jarri dituen osasun-neurri berdinak hartuko ditu. Hau da, Musika Eskolako Areto Nagusiak edukiera % 50era murriztuko du segurtasun-distantzia bermatzeko, beraz, 250 besaulki eskuragarritik bakarrik 125 erabili ahal izango dira. Maskara nahitaez erabiliko da, ikusleei aretora sartu baino lehen tenperatura hartuko zaie eta gel hidroalkoholikoaz baliaturik eskuak behar bezala garbituko dituzte. Horrez gain, emanaldi bakoitza hasi baino lehen eta ondoren barrutia ozono-makinarekin desinfektatuko da.

Kultur Ostiralen denboraldi berri honetan sarreren prezioa izoztuko da eta sartzeko 5 eta 7 euro artean ordaindu beharko dira, emanaldiaren kalitatearen arabera. Sarrerak aurretiaz eros daitezke www.euskalocio.eus plataforman edo leihatilan funtzioa hain baino ordubete lehenago.

Urtearen lehenengo zatian Kultur Ostiralak egitarauak hainbat antzezlan amateur izango ditu, gero, antzerki profesionalagoari tokia uzteko. Uda igaro ostean, umore bakarrizketak iritsiko dira eta 2021. urtearen amaieran ganberako hainbat musika-emanaldi programatuko dira.

2020. urtean alarma-egoera aitortu eta, ondorioz, martxotik irailera kultur programazioa eten zenez, zortzi emanaldi bertan behera gelditu ziren, baina konpainiekin konpromisoa mantentzeko azkenean lau kontratatu ziren eta gainerako lauak aurten berreskuratuko dira.

Next Euskadi