SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/11/26

Udala alarma-egoeran kiroldegiak ixteagatik dirua itzultzen hasiko da

Ogasun Arloak 75.000 euroko bi itzulera egin ditu eta urtea amaitu baino lehenago hirugarrena prestatzen ari da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udala kiroldegietako kuotaren zati proportzionala itzultzen hasi da eta alarma-egoera aitortu zenean itxiak egon ziren aldiari dagokio.

Lehenik eta behin, 52.764,15 euro itzuli zaizkie 1.662 pertsonei. Horiek Sestao Kirolak urteko abonuaren titularrak ziren eta ordainketa banketxearen bitartez helbideratua zuten.

Bigarrenez, 23.154,08 euro itzuli zaizkie 1.493 pertsonei. Nolanahi ere, horiek kirol-ikastaroetara joateko martxoko hilekoa ordainduta zuten eta ordainketa banketxearen bitartez helbideratuta ageri zen.

Orain Ogasun Saila hirugarren itzulera izapidetzen ari da eta urtea amaitu baino lehen egingo da. Horretan, banketxearen bitartez ordainketa helbideratua ez duten erabiltzaileak sartuko dira. Hala, horiei guztiei banketxeko kontuaren zenbakia eskatu zaie dirua itzuli ahal izateko.

Udalarekin zorrak zituzten pertsonen kasuan, zorra orekatzeari ekin zaio, beraz, gutxiago itzuliko zaie edo zorra handiagoa izanez gero, ez dute ezer jasoko.