Prentsa Aretoa
2020/11/12
Udalak 214.000 euro erabiliko ditu eskola-beketarako, hau da, joan den ikasturtean baino %8 gehiago
Udalak 37.000 eurorekin aurrekontu-partida gehitu behar izan du eske guztiari aurre egiteko
Sestaoko Udalak, Gizarte Ekintzako Arloaren bitartez, 214.710 euro erabiliko ditu 2020-2021 ikasturtean eskola-beken programarako. Partida ekonomiko honi esker, aurrekontua % 8 (15.813 euro gehiago) gehitu da, aurreko ikasturtekoarekin erkatzen badugu eta % 47 2018-2019 ikasturtekoarekin alderatuz gero.
Gizarte Ekintzako zinegotziak, Yosune Serapiok, azaldutakoaren arabera, programa honen “helburua hezkuntzarako haurren eskubidea babestea da eta, horretarako, gure udalerriko familia kalteberenei laguntzen zaie jangelako gastuei eta eskola-materiala erosteko gastuei aurre egiten”.
Serapiok “deialdiaren baldintzak betetzen dituzten familia guztiek beka jaso dezaten eta dirurik ez duelako ikaslerik programatik kanpo ez dadin geldi” gobernu-taldearen konpromisoari balioa eman dio. Xedea lortzeko, beste urte batez Udalak eskola-beketarako aurrekontu-partida 37.000 eurorekin handitu behar izan du. Helburua eske guztiei erantzuteko kreditua lortzea da.
Beka-programa honen bitartez, Udalak familiei dirua aurreratzen die, eskola-materiala erosi eta jangelara joatearekin zerikusia duten gastuak ordaintze aldera. Aurrerago, Udalak diruaren zati bat berreskuratuko du, haur onuradun guztiek Eusko Jaurlaritzari eskatu behar baitizkiote bekak nahitaez eta dokumentazioan Udalari ordaintzea markatu behar dute.
Testuliburuak eta eskola-materiala erosteko beken atalean, Udalak guztira 218 eskabide jaso ditu eta 196 onetsi dira (joan den ikasturtean baino 22 gehiago). 22, ordea, ezetsi dira, familia-unitateek deialdiaren oinarrietan zehazten diren diru-sarrera ekonomikoak gainditzen baitituzte, dokumentazio guztia aurkeztu ez baitute edo uko egin baitiote.
Halakoetan, Udalak haur bekadun bakoitzari bale bat entregatuko dio eta ikastetxean bertan ala liburu-dendan eskola-materiala ordaintzeko erabil dezake. Udal-altxortegiak programa honekin 19.600 euro gastatuko ditu.
Bestalde, eskola-jangela ordaintzeko beken deialdian 220 eskabide jaso dira eta 199 onetsi (joan den ikasturtean baino 18 gehiago). 21 ezetsi dira, familia-unitateek Udalak deialdian zehaztutako diru-sarrerak gainditzen zituztelako, dokumentazio guztia aurkeztu ez dutelako edo uko egin diotelako. Hala, tokiko administrazioak 195.110 euro inbertituko ditu familiek zerbitzu hori ordaindu ahal izateko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14