Prentsa Aretoa
2020/10/27
2021erako ordenantza fiskalak onetsi dira: herritarrei eragiten dizkieten zerga eta tasa gehienak izoztu dira eta enpresa handiei igoko zaizkie horiek
2021erako ordenantza fiskalak, talde politikoek elkarrekin eztabaidatu zituztenak Post-Covid batzordean, adostasun zabalekin atera dira aurrera
Udalak 2021. urterako ordenantza fiskalak onetsi ditu. Orokorrean, herritarrei eragiten dizkieten zerga eta tasa gehienak izoztu dira eta, aldi berean, igoera txikiak izango dituzte udalerriko enpresa handiei eragiten dizkietenak.
Ordenantza fiskalak talde politiko guztiek landu dituzte Covidaren osteko batzorde berezian. Organo hori irailean jarri zen abian eta bertan Udaleko diru-sarrera eta gastuei lotutako gaiak aztertzen ari dira, ekintzei guztiok batera lehentasuna emateko.
Alderdiek topagune horretan beren proposamenak aurkeztu zituzten eta azken planteamendua atera zen, gobernu taldeak Ogasun Batzordera bidaltzeko, Udalbatza Osoaren bilkuran eztabaidatu baino lehen eman behar den urratsa baita. Beraz, bilkuran ordenantza fiskalak adostasun handiz onetsi dira.
Udalerriko alkateak, Josu Bergarak, akordioak positiboki balioetsi ditu eta berak azaldutakoaren arabera, helburua “Sestaoko Udalak egungo testuinguruan (krisialdia eta diru-sarrera ekonomikoak murriztea) diru-sarreren oraingo maila mantentzea da, hurrengo urtean betebehar guztiei erantzun ahal izateko. Xede horrez, ahalegina egitea eskatu zaie gehien dutenei, hau da, zergadun handiei”.
Hurrengo urtean zuzenean herritarrei eragiten dizkieten zergak eta tasak izoztuko dira, egoera ekonomikoa ez larriagotzeko. Ildo horri jarraiki, etxebizitza eta saltoki txikien OHZ, estolderiaren tasa, zaborraren tasa, hilerriaren tasa eta Juan Ellacuría udal-egoitzaren tasa izoztuko dira.
Halaber, Udalbatza Osoak pertsona erroldatuentzat kiroldegiko tasa eta kamioi, autobus nahiz potentzia fiskal txikiena duten turismo eta motorretarako trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga izoztea erabaki du.
Udalerriko zergadun handiek, berriz, presio fiskalaren igoera txikia jasan beharko dute, udalerriko diru-sarrerak mantentzeko, osasun- eta ekonomia-krisia dela eta, une honetan lermatuak baitaude.
Aurrekoari eutsiz, merkataritza-establezimenduek ordaintzen duten OHZari erreparatzen badiogu, 120.000 eurotik gorako katastro-balioa dutenei % 1 igoko zaie. Industria-erabilera duten OHZek, ordea, % 2 gehiago ordainduko dute eta Ur Partzuergoak Galindoko araztegiarengatik ordaintzen duen OHZa % 3 gehituko da.
Herri-bidean kutxazain automatikoak instalatzeagatik banketxeek tasa ordaintzen dute eta % 3 igoko da, udal-garabiak % 1 egingo du gora eta Sestaon erroldatuak ez dauden pertsonentzat kiroldegiko sarrera % 2 garestituko da. Ehuneko berean igoko zaie trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga potentzia fiskal handiagoa duten turismo eta motorrei.
Amaitzeko, hurrengo urteari begira, ezkontza zibilak egiteagatik, Udaltzaingoak emandako zerbitzuengatik (istripuetan aseguru-etxeek eskatzen dituzten txostenak), hilerrian kolunbarioen titulartasuna aldatzeagatik eta hirigintza-jarduerengatik (hirugarrenentzat hirigintza-proiektuak izapidetzea) tasa berriak sortzea erabaki da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14