SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/07/03

Igeritokietako edukiera handituko da eta txanda bakoitzean 500 pertsona egon ahal izango dira

Instalazioak herritar gehiagok erabili ahal izateko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestao Kirolak La Benedicta Kiroldegiko kanpoko igeritokien edukiera handituko du instalazioak herritar gehiagok erabili ahal izateko.

Udaleko Kirol Zerbitzua oso zuhurra izan instalazioa ekainaren erdialdera zabaltzen eta horregatik mugatu zuen edukiera ahalmenaren %30era.

Udako kanpaina hasi denetik hiru aste pasatu dira eta erabiltzaileek higiene eta osasun arloko neurriak betetzeko orduan erakutsi duten portaera ona eta ardura ikusita, Udaleko Kirol Zerbitzuak edukiera handitzeko erabakia hartu du.
Beraz, bihartik aurrera, uztailak 3, goizeko eta arratsaldeko txanda bakoitzean, 500 pertsona sartu ahal izango dira, une honetan muga 378 pertsonakoa denean. Era horretan, egunero 1.000 herritarrek izango du aukera instalazioetan sartu eta igeritokia erabiltzeko.

Edukiera handitzearekin batera, Sestao Kirolak zerbitzuak zirriztak eta zabuak irekitzea erabaki du.