SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/05/29

Sestaoko Hilerria ekainaren 1ean irekiko da berriro herritarrentzako

Hilerriaren ordutegia aldatu egingo da: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 8:00etatik 15:00etara

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Hilerria ekainaren 1ean irekiko da berriro herritarrentzako

ARGAZKIA JAITSI

Deseskalatzearen 2. Fasean bete betean sartuta, herritar askoren galdera zen noiz izango zuten berriro beraien senitartekoak bisitatzeko aukera, edo hilerriko hilobi nahiz nitxoak garbitu, edertu eta zaintzeko.
 
Sestaoko udal hilerriak astelehenean, ekainaren batean irekiko ditu berriro ateak, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 15:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan. Koronabirusa dela eta, Hilerriko ateak itxita egon dira joan den martxotik, soilik ehorzketak egin ahal ziren tarte horretan. 
 
Etapa berri honetan gorpuen ehorzketa astelehenetik ostiralera egingo da, 8:00etatik 10:00etara, ateak itxita. Errautsen  ehorzketa oraindik ezin izango da egin, Castaños Etxea herritarrentzako zabalik izan arte. Une horretatik aurrera, interesa duten pertsonek Ogasun eta Ondare Sailera deitu (94 472 90 45 telefonora) eta hitzordua eskatu ahal izango dute, dagozkien administrazio tramiteak burutzeko. 
 
Irekitze berrirako betebeharreko arau batzuk ezarri dira, osasun agintaritzak emandako gomendioak jasota. Era berean, hilerriko atean eta inguruetan kartelak jarri dira, Covid-19arekin inor kutsatu ez dadin arau higieniko-sanitarioak gogorarazteko.
 
Komun publikoak itxita egongo dira, eta erabiltzaileren batek hala eskatuz gero bakarrik irekiko dira. Herritarrek ez dute erratz eta zabor-biltzailerik erabiltzerik izango, baztertu egin direlako hilerriaren erabiltzaileek batak bestearen artean eskuz aldatu ez dezaten. Eskailerak erabiltzeko bakoitzak bere eskularruak jarrita izan beharko ditu. Eta horrez gain, bulegoaren kanpoko aldean gel hidroalkoholikoa egongo da. 
 
Ehorzketetan, gehienez ere 25 pertsona, senitarteko edo hurbileko, egon ahal izango dira hilerrian, eta baita ere, hala nahi izanda, kultu-gidari edo delako sinesmenean egokitzen den pertsona, hildakoaren agurrerako hileta-ohiturak burutzeko. 
 
Gogorarazi egiten da bertaratutako guztiek elkarren artean gutxienez ere 2 metroko tartea gorde beharko dutela (baita ere senitarteko eta Udal Hilerriko langileen artean ere).