Prentsa Aretoa
2020/04/14
Sestaok 180.000 euroko diru funtsa sortu du denda, ostalaritza eta autonomoei laguntzeko
Programa honen helburua Alarma Egoeraren ondorioz jarduera eten behar izan duten negozio txikiei laguntzea da
Sestaoko Udalak aparteko 180.000 euroko diru funtsa sortu du Alarma Egoeraren ondorioz jarduera eten behar izan duten denda, ostalaritza eta autonomoei laguntzeko.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza programa izango da, eta Sestaon egoitza fiskala duten txikizkako merkataritza eta ostalaritzari eta halaber autonomoei zuzenduta egongo da.
Programa honen bidez Udalak gehienez ere 600 euroko diru-laguntza emango dio eskatzaile bakoitzari eta denda eta ostalaritzari dagokionez establezimenduari ezarriko zaio.
Udalak emandako diru-laguntza hauek bateragarriak dira bestelako administrazioek profesional hauei eman diezazkiekeen diru-laguntzekin.
Programa hau egituratzen duen dekretua datozen egunotan argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Argitaratzen den egunetik 7 eguneko epea irekiko da interesa duten guztiek euren eskabideak aurkezteko. Udalak bere web orriaren eta sare sozialen bidez jakinaraziko du eskabideak aurkezteko epea. Diru-laguntza eskabideak egiteko epea amaitu ondoren emango da.
Denda, ostalaritza eta autonomoentzako diru-laguntza programa hau Sestaoko Udalak kolektibo hauei laguntzeko jarriko duen lehen neurria da. Datozen hilabeteetan zehar, eta jarduera berriro hasita, ekimen berriak bideratzeko aukera aztertuko da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14