SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/04/01

Udalak gizarte arloko programak indartu ditu Covid-19 birusari aurre egiteko

Gizarte Ekintza atalak ahulezia egoeran dauden pertsonentzako laguntza mekanismoak abian jarri ditu eta inoiz baino azkarrago tramitatu ditu gizarte larrialdiko 257 laguntza

rss Ezagutzera eman
Udalak gizarte arloko programak indartu ditu Covid-19 birusari aurre egiteko

ARGAZKIA JAITSI

Udala gizarte eta laguntza arloko programak indartzen ari da koronabirusaren krisia dela eta ahulezia egoeran egon daitezkeen familien beharrei erantzun ahal izateko.
 
Argi izanik osasun krisi honen atzean, Sestaoko herritarrei, haurrei zein adinekoei, eragiten dien krisi soziala ematen ari dela, Gizarte Ekintza eta Adinekoen arloak lanean jarraitzen du eta une zail honetan lana areagotzen ari da inoiz baino beharrezkoagoa baita bere inplikazioa.  
 
Bide honetan, egunotan Táper Solidario deritzon baliabidea indartu du. Programa honen bidez AUNAR elkarteak eta Udalak astero banatzen dute sukaldatutako janaria eta izoztua gizarte-bazterketa arriskuan dauden Sestaoko herritarrei. Egoera aztertu ondoren eta ahalegin handia eginez, elikagai beharrak beteta izango dituzten beste 26 pertsona sartu dira programaren barruan, eta beraz zerbitzuak guztira 60 pertsonari erantzungo die.
 
Becas de Comedor izeneko programari dagokionean, Gizarte Ekintza departamentuak Udalaren beka duten 177 haurrei Eusko Jaurlaritzak bere ikaslegoari emango dion diru kopuru bera emango die adingabe  horien mantenua bermatzeko. Neurri ekonomiko honen gastua 12.000 eurokoa da.
 
Adinekoentzat eta mendekotasuna dutenentzat hain garrantzitsua den Etxez  Etxeko Laguntza Zerbitzua programa ere indartu egin da krisialdi honetan. Zerbitzua ematen jarraitzen da eta une honetan, Gizarte Ekintza departamendua presako laguntza izan dezaketen kasu berriak onartzeko tramiteak egiten ari da. Gainera, zerbitzuaren erabiltzaileei, beharrezkoa izatekotan, alarma egoera indarrean dagoen bitartean ordu gehiago eskaintzeko aukera aztertzen ari da, inolako kosturik gabe, Udalak egingo baitio aurre kostu horri.
 
Gizarte Larrialdiko Laguntzei dagokionez, Udala gutxieneko zerbitzuak egiten ari den arren, espedienteak tramitatzen ari dira Gizarte Ekintza arloko barne antolaketari esker, egiten ari den lan eskergarekin bi gizarte langile udal bulegoetan egunero egotea bermatzen baitu.
 
Horrela bada, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza departamentuekin elkarlanean, Gizarte Ekintza departamentua Alerta Egoera indarrean jarri zen egunera arte erregistratutako eskabideak ordaintzen ari da eta tramiteak egiteko ohiko epeak laburtzen. Datorren ostiralerako, apirilak 3, Udalak aurkeztu diren Gizarte Larrialdiko Laguntza eskabide guztiak amaituta izatea espero du, 217.600 euroko kostua duten 257 laguntzak ordainduz.
 
Bestalde,  Ahulezia Egoeran dauden Adinekoei Laguntza emateko Udal Zerbitzua martxoaren 23an hasi zen lanean zazpi laguntzaile eta koordinatzaile batekin. Baliabide honen helburua laguntzeko familia sarerik ez duten adinekoei janaria eta botikak erosteko eta etxeko zaramana botatzeko laguntza ematea da.
 
Zerbitzua martxan ipintzeko 500 etxebizitzarekin harremanetan jarri gara telefono bidez, hain zuzen ere gure datu basean bakarrik bizi diren 80 urteko adinekoen etxebizitzak.
 
Zerbitzua aurkeztu eta doan eskaini ondoren, Udala udalerriko 41 adinekori laguntza ematen ari da, horietatik 31rengana astean bitan joaten da eta gainerako hamarrengana astean behin, erabiltzailearen beharren arabera.
 
Udalak eskabidea egiten duten guztiak onartuko ditu 70 erabiltzaileko mugarekin, kopuru horretatik aurrera zerbitzua astean behin emango da.
 
Adineko Zentroei dagokionez, itxita dauden arren, bertako langileak erabiltzaileekin harremanetan daude nola dauden jakin eta izan ditzaketen beharrei erantzuteko. Gaur arte 230 dei egin dituzte eta horietako lau Gizarte Zerbitzuetara bideratu dituzte, zerbitzu horretara astean hirutan igortzen dituztelarik. 
 
Bukatzeko, Elikagaien Bankua, udalaren zerbitzua izan ez arren, Udalaren laguntza jasotzen ari da jarduera berriro ere martxan ipintzeko. Horrela bada, Udalak Hiru Kontseiluen Plazan dagoen lokala desinfektatzeko gastua ordainduko du era horretan Elikagaien Bankuak apirilari dagokion banaketa egin ahal izateko. 
 
Elikagaien Bankuak normalean kamioia deskargatzeko boluntarioen laguntza izango ez balu, Udalak Brigada edo Babez Zibileko pertsonak bidaliko ditu.