SESTAO

Prentsa Aretoa

2019/02/27

Udalak lokal hutsak kudeatzeko plataforma digitala garatuko du

Proiektu berri honen bidez, ekintzaileek lokal huts horiek erabiltzea bultzatuko da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udala, Behargintzaren bidez, “Lokal komertzial hutsen kudeaketa” izeneko programan ari da lanean, lokal komertzial horiek berpizteko eta jarduera ekonomiko berriak ezartzeko.

Proiektu berri honen bidez, lokal komertzial hutsak kudeatzeko plataforma digitala sortu nahi dute. Apirilean egongo da erabilgarri, ekintzaileek lokal huts horiek erabiltzea bultzatzeko asmoz.

Jarduketa hori gauzatzeko, Udalak 6.365,00 euroko inbertsioa egin du, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak % 70eko diru-laguntza eman dio.

Leire Corrales Ekonomia Sustapeneko zinegotziak azaldu duenez, “egungo testuinguru honetan, udalerrian lokal hutsen kopuru handia dugu, eta udalerriko negozioen jabeak gero eta zaharragoak dira. Beraz, uste dugu beharrezkoa dela honelako neurriak gaitzea, Sestaon lokal hutsen bat duten pertsonak eta bere negozioa jartzeko espazio baten bila dauden pertsonak harremanetan jartzeko”.

Horrenbestez, zerbitzu honen bidez, xede hauek lortu nahi ditugu:

  • Zerbitzua ematea enpresa- eta merkataritza-jarduera garatzeko lokal bat behar duten ekintzaileei. Horretarako, honako hauek jakinaraziko dira: Sestaoko inguru komertzial bakoitzaren errealitatea, inguruaren jarduera, lokal erabilgarrien ezaugarriak eta negozio bat irekitzean erabakiak hartzen laguntzeko informazio erabilgarri gehiago.
  • Erabilerarik ez duten lokalen jabeak animatzea euren lokalak merkaturatzen laguntzeko proiektuan parte har dezaten.
  • Enpresa berrien sorrera eta lanpostuen sorrera bultzatzea.

IREKINET SESTAO plataforma digitala garapen-fasean dago, eta apirilerako egongo da erabilgarri.

Martxoan eta apirilean zabalkunde-kanpaina sakona egingo da proiektu honen berri emateko. Hala, Udalean eta Behargintzan dauden sare sozialak nabarmenduko dira.

Plataforma hau Behargintzaren webgunean egongo da, eta Sestaoko lokal komertzial hutsei buruzko informazio zehatza emango da, lokalen inguruko informazio interesgarria zabalduz, lokal horiek bilatzeko aukerak emateko.

Tresna digital honen bidez, lokal hutsak ikusaraziko dira. Horretarako, lokal horien argazkiak baliatuko dira eta udalerriko mapan kokatuko dira.

Udalaren helburua da, beraz, jabeek nahiz lokal baten bila ari diren ekintzaileek parte hartzea eta euren lokalak merkaturatzeko eta euren negozioak jartzeko tresna modu aktiboan erabiltzea.

Era berean, ekimen hau abiapuntua izango da jarduketa berriak antolatzea eta garatzea bultzatzeko eta horietan lanean jarraitzeko, betiere udalerriko lokal komertzial hutsak dinamizatzeko eta enpresa berriak sortzeko asmoz.

Hurbileko merkataritza lehiakorraren eta posizioaren eta inguruaren alde egiteko, egoiliarrentzat, kontsumitzaileentzat, eta, oro har, udalerriarentzat erakargarritasun komertzial handiagoa bultzatuko da.