Prentsa Aretoa
2018/03/19
Udalak tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko plan bat jarri du abian
Hasteko, euskararen erabileraren diagnostikoa egingo da, eta horrek sektore honetan euskararen erabilera sustatzeko jarduketak abian jartzeko balio izango du
Sestaoko Udalak tokiko merkataritzan, ostalaritzan, eta zerbitzu arloko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko plana jarriko du abian. Estrategia berri honetan emango duen lehen urratsa euskarak merkataritza sektorean duen eragina ezagutzeko diagnostikoa egitea izango da. Horretarako, behar bezala onetsitako pertsonala bisitaldiak egiten ari da negozioetan informazioa biltzeko helburuarekin. Azterketa honen bidez erradiografia lortu nahi da, ondoren sektore honetan euskararen erabilera sendotzeko baliagarriak izango diren jarduketak abian jartzeko.
Udalbatza Osoak otsaileko bilkuran onartu zuen Euskararen Plangintza Estrategikoa 2018-2022 aldirako. Dokumentu honek udalerrian euskararen ikaskuntza sustatu, transmititu eta erabiltzeko abian jarriko diren jardunbideak jasotzen ditu. Zentzu horretan, estrategietako bat tokiko merkataritza inplikatzea da, sektore honetan hizkuntzaren erabilera handitzeko erak aztertzeko.
Hasteko, establezimenduetara galdetegi bat igorri da eta bertan kanpoko errotulazioari, barruko kartelei, plantillan dagoen euskaldun kopuruari, euskara ikastaroetara joateko interesari eta azkenik Euskara arloari eskatuko lioketenari buruzko galderak egiten dira. Udalak emaitzak apirilean izatea espero du eta, une horretatik aurrera, lehenengo neurriak sortzeko lanean hastea.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14