Prentsa Aretoa
2018/01/16
Udaltzaingoak prebentzio kanpaina berriak antolatuko ditu, arauak betetzea sustatzeko
Espazio publikoen erabilera zuzena, garbitasuna, bide-segurtasuna eta adingabekoen eskolara huts egiteak azpimarratuko dira
Sestaoko Udalak ekintza-programa bat burutuko du 2018an zehar, udal ordenantzak eta udalerrian herritarren arteko elkarbizitza hobetzera laguntzen duten bestelako araudiak betetzea sustatzeko xedez. Horrela, urtarriletik abendura, Udaltzaingoak abian jarriko ditu hainbat kanpaina, espazio publikoak, bide-segurtasuna, garbiketa eta interesgarri diren bestelako gaiak era egokian erabiltzea bultzatzeko.
Ainhoa Basabe Hiritarren Segurtasuna eta Gizalegea arloko zinegotziak adierazi duenez aurtengo plangintza “ Udaltzain-burua erabiltzen ari den zuzendaritza tresna da eta helburua segurtasun politiken oinarrizko printzipioak modu eraginkorrean betetzea da”.
Jardueren egutegia
“Udaltzaingoak urtero egiten ditu hainbat prebentzio kanpaina, oraingo honetan baina, ondo koordinatutako jardueren egutegia planifikatu dugu, urtarriletik hasita 2018 urtean zehar egingo den kanpaina bakoitzari data jarriz”, esan du zinegotziak, eta gehitu du jarduera hauek “ez dira aurrez jakinaraziko sorpresa faktorea mantentzeko, eta inork izan ez dezan hilabete bakoitzean egongo diren kanpainen berri”. Honako hau ere azaldu du: " plangintza hau zabalik dago jarduera berriak jasotzeko, eta hori ekitaldian zehar sor daitezkeen beharrizanen baitan egingo da".
Udaltzaingoak kanpaina hauen barruan ematen diren portaera onartezin guztiak zigortuko dituen arren, Ainhoa Basabek azpimarratu duenez helburua jendearen portaera zuzentzea da "era egokian jardun eta guren kaleetan errespetu handiagoa egon dadin".
Prebentziorako jardueren kanpaina honen barruan, kontrolatuko den alde bat bizikidetza eta espazio publikoekiko begirunea izango da. Zentzu honetan, Udaltzaingoak ostalaritza establezimenduetako terrazek beharrezko lizentzia izatea zainduko dute eta halaber herri-bidean jarrita dauden aulki eta mahai kopurua lizentzia horretan jasotzen denarekin bat datorrela. Era berean, uda heltzen denean, dispositibo berezi bat egongo da udal igeritokien erabilera betetzen ez duten pertsonak kontrolatu eta zigortzeko.
Maskoten kakak
Garbitasunari dagokionez, Udaltzaingoak eta urteko zenbait unetan, maskoten jabeek kakak jasotzen dituztela zainduko du eta arriskua sor dezaketen arrazako txakurrek lizentzia eta asegurua dutela eta kalean lotuta eta muturrekoa daramatela. Era berean informazioa emateko paneletatik kanpo pankartak, kartelak, pegatinak eta propaganda jartzeagatik zigortzeko kanpainak egongo dira, elementu hauek hesi, farola, seinaleztapen, semaforo eta fatxadetan jartzeak sortzen duen zikinkeria irudia saihesteko.
Prebentzio kanpainen barruko beste lerro bat bide-segurtasunari buruzkoa da. Horrela bada, Udaltzaingoak, oker aparkatzea saihesteko, zamalanak egiteko guneak eta autobus geralekuak egoki erabiltzen direla kontrolatuko du. Zentzu honetan, gogora ekarri behar da Sestaotik igarotzen diren linea erregularretako autobus gidariak behin baino gehiagotan bildu direla Udalarekin geralekuetan zaintza areagotzeko eskatuz, modu horretan bidaiariak hartu eta uztea errazteko.
Jardueren artean beste bat eta bide-segurtasunari buruzko atalaren barruan, oinezkoen kaleetatik ibilgailuen pasabidea kontrolatzea, herri bidean abandonatuta dauden ibilgailuen kudeaketa eta azkenik Udaltzaingoak Ertzaintzarekin batera egiten dituen trafiko kanpainak dira.
Eskola-absentismoaren kontrola
Gizarte zerbitzuekin koordinatuta eskola-absentismoari buruzko kanpainak egingo dira, era honetan eskola orduetan eta hezkuntza zentroetatik kanpo, derrigorrezko eskolaratze adina duten adingaberik ba ote dagoen konprobatzeko.
Urtean zehar burutzen diren jai nagusietan, hala nola Inauterietan, herriko jaietan eta Gabonetan, Udaltzaingoak piroteknia materiala eta adingabekoei alkohola saltzearen gaineko kontrol zorrotza egingo du.
Opor garaian berriro ere Opor Lasaiak programa aktibatuko da, honek aukera ematen dio Udaltzaingoari herritarrekin eta negozioa dutenekin harremanetan egon eta hauen etxebizitza edo saltokietan ezustekoren bat gertatzekotan berehala abisua emateko.
Era berean, urte osoan zehar Lagundu programaren publizitatea egingo da; programa hau galtzeko arriskua duten pertsonei identifikatzeko eskumuturrekoak ematean datza, esaterako adingabeak eta alzheimerra bezalako gaixotasunak dituzten pertsonak. Azkenik, urteko edozein unetan drogen balizko kontsumoa eta salmenta zaintzeko jarduerak egingo dira eta baita armak edukitzearena ere.
Kanpaina hauen guztien osagarri, Udaltzaingoak herritarren parte-hartzea eskatzen du herritarrak ere prebentzio lanaren parte izan daitezen. Horretarako, Udalak gizalegearen aurkako jardueren jakitun diren pertsona guztiei eskatzen die jar daitezela harremanetan Udaltzaingoarekin hauek esku har dezaten.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14