SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/07/04

Sestaoko Udalak berriz jarriko du abian 'Opor Lasaiak' programa

Interesa duten pertsonek Udaltzaingoan eska dezakete zerbitzua

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak berriz jarriko du abian 'Opor Lasaiak' programa

ARGAZKIA JAITSI

Uda garaia iristearekin bat, Sestaoko Udalak gogorarazi egiten du abian daukala “Opor lasaiak” izeneko programa, eta oporrak hartu eta herritik kanpora joaten diren guztientzat zuzendua, edozein herritar nahiz merkatarirentzat.

Ekimen honen bidez segurtasuna eta lasaitasuna eman nahi zaie beren oporrak Sestaotik kanpo igarotzen dituzten pertsonei, izan ere Udaltzaingoa beraiekin zuzenean jarriko baita harremanetan beren etxean edo negozioan gorabeheraren bat gertatuz gero. 

Doako zerbitzu hau eskatzeko interesa daukatenek Udaltzaingora jo dezakete, Alonso Ercilla kalean, eta izen-emate orri bat bete, beren datu pertsonalak, oporretan nora joango diren eta egun horietan harremanetan jartzeko telefonoak emanez.

Udaltzaingoak badu datu-basea, zerbitzu hau 2013an abian jarri zenetik bildutako eskabide guztiekin osatua. Gaur egun, Udaltzaingoaren bulegoetan 200 kontaktu ditu, herritar nahiz merkatari, zerbitzu honen erabiltzaile direnak.