Prentsa Aretoa
2016/06/20
Sestaoko adinekoen udal-egoitzak hitzarmena izenpetu du San Juan de Dios Ospitalearekin
Hitzarmen horri esker laguntasun-programa bat jarri ahal izango da abian; horren bidez, boluntario talde batek lagun egingo die bizitzaren amaiera aldean bakarrik dauden adinekoei
Juan Ellacuría Larrauri adinekoen udal-egoitzak eta San Juan de Dios Ospitaleak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute; hala, abian jarriko da "Soledad y final de vida. Compartiendo contigo-Zurekin Bananduz" laguntasun sozialeko programa. Proiektuaren helburua adinekoen bizitzaren amaiera aldeko bakartasunari aurre egitea da. Horretarako, prestakuntza emango zaio boluntario talde bati, arreta hori emateko behar diren trebetasunak eta ezagutzak eskura ditzan.
Hauek sinatu dute hitzarmena: Flori Nuñez, Gizarte Ekintza eta Adinekoak ataleko zinegotzia, eta Maika Palacios, San Juan de Dios Ospitaleko zuzendari-kudeatzailea. Ospitale horretan egiten den lana Sestaoko udal-egoitzara estrapolatzea da kontua. Modu horretan, Juan Ellacuría izango da garrantzizko zerbitzu hori ezartzen duten egoitzetan hirugarrena Ezkerraldean eta bederatzigarrena Bizkaian.
Bizitzaren amaiera aldean, denek lagunduta sentitu behar dute, eta horren jakitun egon. Bakartasuna XXI. mendeko pandemietako bat da, eta adinekoen osasun-egoera nabaritzeko orduan gehien eragiten duten faktoreetako bat. Pertsona baten azken egunetan, bereziki garrantzitsua da sostengu soziala sustatzea zaintza-planen parte integratu gisa. Hori dela eta, Sestaoko adinekoen udal-egoitzak, egoileei ematen dien zerbitzua hobetu nahian, interesgarri jo du zerbitzu hori ezartzea. Adinekoen egoitzan, pertsona batzuk, gutxienak badira ere, bakar-bakarrik hiltzen dira, senitartekoen eta lagunen berorik eta hurbiltasunik gabe.
Problema horri aurre egiteko asmoz, “Soledad y final de vida. Compartiendo contigo-Zurekin Bananduz” programa ezarri da, La Caixa-ren Gizarte Ekintzako laguntza ekonomikoarekin. Proiektuaren helburua da bizitzaren amaiera aldean bakartasun arriskuan edo egoeran dauden pertsonak antzematea, eta lagun egitea. Zeregin hori gauzatze aldera, boluntario-sare bat eratuko da, egoitzarekin elkarlanean, horrelako egoeretan dagoen laguntasun-premiari erantzuteko. Jarduera hasi baino lehen, boluntariook prestakuntza jasoko dute bizitzaren amaiera aldeko lagun-egite kontuetan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14