SESTAO

Prentsa Aretoa

2016/03/27

EBBk Iñigo Urkullu proposatu du Lehendakarirako hautagai

EAJ-PNVk apirilaren 6aren eta maiatzaren 7aren bitartean egingo du hurrengo Euskal Hauteskundeetara eramango duen zerrendan joango direnak aukeratzeko barne hauteskunde prozesua

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur goizean, Aberri Eguneko ekitaldi politikoa hasi baino ordu bete lehenago bilduta, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak aho batez adostu du Iñigo Urkullu Lehendakarirako hautagai gisa proposatzea 2016 urte honetan ospatuko diren Eusko Hauteskundeetarako. EAJ-PNVren barne estatutu eta araudiek EBBri ematen diote Lehendakarirako hautagaia proposatzeko ahalmena. EBBren proposamena abiapuntu hartuta, alderdikide jeltzaleak izango dira azken hitza izango dutenak. Beraien eskuetan dago Urkullu Lehendakariaren hautagaitza babestea edo beste hautagaiak proposatzea. Apirilaren 6an hasiko den barne hauteskunde prozesuaren markoan egingo dute, maiatzaren 7an ospatuko den Aberri Batzarrean amaituko dena.

Apirilaren 5ean eta Estatutuek ematen dizkieten ahalmenez baliatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Herrialde Buru Batzarrek (Araba Buru Batzarra, Bizkai Buru Batzarra eta Gipuzko Buru Batzarra) EBBri bidaliko dizkiete Eusko Legebiltzarrerako proposatuko dituzten hautagaien zerrendak. Hurrengo egunean, EBBk hautagai zerrenda horiek onartu beharko ditu eta Uri Erakundeetara bidali, lehen hautespen aldian (apirilaren 20ra arte) eta bigarren hautespen aldian (apirilaren 27tik eta maiatzaren 4ra bitartean) bozkatzeko. Fase honetan alderdikide guztiek izango dute hautagai berriak proposatzeko aukera. Maiatzaren 5 eta 6 artean ospatuko dira hautagaiak aukeratzeko hiru Herrialde Batzarrak. Azkenean, maiatzaren 7an, EBBk Aberri Batzarrari proposatuko dizkio, onar ditzan, EAJ-PNVk Euskadiko Hauteskundeetara eramango dituen zerrendak, euskal gizarteak talde jeltzalean orain arte jarri duen konfiantza berriz eskuratzeko.

Next Euskadi