Prentsa Aretoa
2015/12/01
Udalak obrak hasiko ditu, Harrobietako txakurgunean argi gehiago jartzeko
Udal gobernuak konpromisoa hartu zuen gune horren erabiltzaileekin, eta horretarako Udalak 13.668 euroko inbertsioa egingo du jarri beharreko gainerako farolak instalatzeko
Udalak obrak hasi ditu, Harrobietako txakurgunean argi gehiago jartzeko. Txakurrak askatzeko gune hori Angela Figuera institutuaren eta Harrobietako aparkalekuaren inguruan kokatuta dago.
Gune horretan gaur egun sei farola daude, 2010ean jarrita parkea abian jarri zenean. Denborarekin nabarmen geratu da ez dala nahikoa parke osoa behar bezala argiztatzeko, izan ere farola horiek pasabideko gunea besterik ez dute argitzen, eta ilunetan geratzen dira berdeguneen zatirik handiena.
Udal gobernuak arazoa konpontzeko konpromisoa hartu zuen gune horren erabiltzaileekin, eta horretarako Udalak 13.668 euroko inbertsioa egingo du jarri beharreko gainerako farolak instalatzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14