Prentsa Aretoa
2015/11/18
Udaltzaingoa lanean ari da kalean abandonatutako ibilgailuak erretiratzeko epea murrizteko
Ofrecerá a los propietarios la posibilidad de renunciar al automóvil para quitarlos de la calle en un mes y medio, frente a los cuatro meses actuales
Sestaoko Udaltzaingoaren helburua hiribidean abandonatuta dauden ibilgailuak erretiratzeko epea murriztea da, eta hori lortzeko formulario berria sartu du espedienteetan. Dokumentu honen bidez jabeei abandonatzeko borondatea dutelako agiria sinatzeko aukera ematen zaie, hau da, autoaren jabetzari uko egitea, autoa Udalaren esku geratzen delarik desegintza material gisa. Ondorioz, gaur egun ibilgailuak batez besteko lau hilabeteko tartea behar badu kaletik erretiratzeko, tramite berri honekin hilabete eta erdi bat beharko litzateke, eta beraz irabazitako denbora tartea handia.
Hiritarren Segurtasuna eta Gizalegea Arloko Ainhoa Basabek esandakoaren arabera, "hiribidean abandonatzen diren ibilgailuak lehentasun handienetakoa dute guretzat, horregatik ari gara lanean ahalik eta erantzun azkarrena eman eta kaletik ahalik eta denbora laburrenean erretiratzeko”. Eta gehitu du auto hauek sortzen duten arazorik handiena “aparkalekua asteetan zehar hartzen dutela da”. “Txandakatzen ez diren plazak dira eta beraz, gainerako hiritarrek erabili ezin dituztenak”, penatu da zinegotzia, eta gaineratu du ibilgailu hauek degradazio itxura ematen dutela.
Abandonatzeko borondatea dutelako agiriaren bidez titularrak adierazten du ez duela abandonatuta dagoen ibilgailuaren ardura hartu nahi, jabetza eskubideari modu librean uko eginez, eta ibilgailua Udalaren esku geratzen delarik desegintza material gisa.
Ainhoa Basabek azalpenetan sakondu eta esan du baja emateko tramitea posible izango dela hilabete eta erdiko epean "beti ere ibilgailua beste administrazioetako kargarik ez badu, horrela oso azkar eraman ahal izango baita autoak desegiteko lekura". Baina, denbora tarte hau luzatu egingo da ibilgailuak beste administrazio publikoetako kargarik badu "ibilgailua desegiteko baimena eskatu beharko dugulako".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14