Prentsa Aretoa
2015/10/26
Udalak eraberritze obrak egin ditu hilerrian Domu Santu Egunerako
Obrak eta Bide Publikoak sailak margozten eta igeltserotza lanekin dabil instalazioan
Sestaoko Udala azken asteotan konponketa lanak egiten ari da udal hilerrian, datorren igandean, Domu Santu Eguna izanik, baldintza egokian egon dadin.
Horrela bada, kale nagusiak kolore gorrixka batez margotzen ari dira instalazioari giro beroagoa eman asmoz. Era berean kolunbarioen garbiketa, hezetasunaren aurkako tratamendua eta pintatze lanak egiten ari dira. Horma-hobiak dauden eremuan gaur egun daudenak baino eskailera arinagoak erosi dira goiko aldera iritsi ahal izateko eta tapak ere erosi dira hutsik daudenak estaltzeko. Gainera, hilerriaren alboko sarreran baldosazko zoladura jarri da txukunago jartzeko.
Era berean, hilerriko kapera hiritarrei zabalik uzteko erabakia hartu da urte osoan zehar bertan egon ahal izateko. Espazio honek duen erabilera urria ikusita, Udalak egoki iritzi dio eraikin txiki hau erabilgarri egiteari, jendea barruan hitz egiten egoteko, euria denean babesteko edota besterik gabe atsedena hartzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14