Prentsa Aretoa
2015/09/08
Udalak zuhaitzen txorkoak hobetzeko plana jarri du abian
Udalak 59.761 euroko inbertsioa egingo du espaloietan zuhaitzak hartzen dituzten 510 kaxoi egokitzeko
Sestaoko Udalak udalerriko hogei bat kale eta plazatako zuhaitzen txorkoak berrituko ditu hiri-ingurunean irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Zehatz esanda, Udalak 59.761 euroko inbertsioa egingo du espaloietan zuhaitzak hartzen dituzten 510 kaxoi egokitzeko. Obra Loraberri enpresari esleitu zaio eta urrian hasi eta lau astetan burututa egotea aurreikusten da, eta beraz lanak urtea amaitu baino lehen amaituta egongo dira.
Udalak honako toki hauetan burutuko du plan hau: Bide Nagusia (179 txorko), Jauregibeitia Bidea (61 txorko), Txabarri (53 txorko), Manuel Andrés (28 txorko), Villar y Villate (25 txorko), Félix Marìa Samaniego (25 txorko), San Pedro Plaza (24 txorko), Blas de Otero (16 txorko), Iparragirre ( 15 txorko), San Diego (13 txorko), La Iberia (12 txorko), Galindo Bidea ( 11 txorko), Lorenzo Llona (8 txorko), Juan Tomás de Gandarias ( 8 txorko), Pío Baroja (3 txorko), Kasko Plaza (3 txorko) eta Vicente Blasco Ibáñez ( 2 txorko).
Baldintza orrietan jasotzen ziren 486 txorko horietaz aparte, adjudikazioa duen enpresak kontratuak hobekuntzak egiteko klausularen barruan beste 24 txorko egokitzeko aukera eskaini dio Udalari eta une honetan Obrak eta Hiribideak arloa zerrenda horri gehituko zaizkion kaleak aztertzen ari da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14