SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/01/23

Epaitegiak ez du zantzurik ikusten erroldatzeak ez izapidetzeagatik akusatutako Josu Bergara epaitzeko

rss Ezagutzera eman
Epaitegiak ez du zantzurik ikusten erroldatzeak ez izapidetzeagatik akusatutako Josu Bergara epaitzeko

ARGAZKIA JAITSI

Barakaldoko 2. Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin ditu SOS ARRAZAKERIA elkartearen akusaziopean egindako aurretiazko eginbideak. Eginbide  horiek Josu Bergara Sestaoko alkatearen kontra egin ziren ustez erroldatze izapideak egiteari uko egiteagatik. Epaileak ez du Bergarak prebarikazio deliturik egin duen inolako zantzurik ikusten  errumaniar jatorriko zenbait hiritar etorkinak direlako ez erroldatzeko ustez hartutako erabakiagatik. Hemen aipatzen den espediente judizialari buruz ezin da inola ere esan erroldatzea berandutzea Sestaoko Alkatearen hautazko erabakia denik. Josu Bergarak egindako deklarazio desegokiak, horiengatik barkamena eskatu zuen, ez ziren epaitzen ari.

Bi aldeek aurkeztutako dokumentazio osoa aztertu ondoren, bai Udalak bai akusazioak, eta salaketa jarritako pertsonek zenbait kasutan guztiz kontraesankorrak ziren deklarazioak entzun ondoren, artxibatzeko autoak argi uzten du kasu guztietan zeudela arrazoi juridikoak erroldatzea ez egiteko. Sestaoko Udalak ezarritako prozedurak zenbait baldintza jasotzen ditu eta udalerrian erroldatu ahal izateko dokumentazio jakin bat aurkeztea, salaketa aurkeztu dutenen kasuan eta erroldatzea eskatu zuten unean aurretik informazioa jaso zuten arren betetzen ez zutena. Erroldaren barruan ez egotea justifikatuta egon da ikuspegi juridikotik hartzen bada eta ez da izan Alkatearen hautazko eta nahita hartutako erabakia

Sestaoko Udalaren prozesuak erroldatze espedienteak geratzea aurreikusten du eskabidea egiten dutenei eskatutako dokumentazio osoa bete arte. Dokumentazio hau aurkezten bada, erroldatzea automatikoki egiten da, Alkatearen parte-hartzerik gabe. Autoaren artxiboak argi uzten du ez dagoela prebarikazio zantzurik ezta gizabidezko eskubideen kontrako deliturik ere.
 
Kasua daraman epaileak erabaki hau hartu du ez dagoelako deliturik egin den zantzurik. Erabaki honen kontra SOS ARRAZAKERIA alde akusatzaileak erreformako errekurtsoa eta ordezko apelaziokoa jar ditzake.