SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/11/04

Enplegua eta Prestakuntza arloak enpresentzako beka programa bat sortu du 9 plazarekin

Programa honen bitartez, Udalak lanik aurkitu ez duten Sestaoko gazteei euren sektoreko enpresetan lehendabiziko lan esperientzia erraztu nahi die

rss Ezagutzera eman
Enplegua eta Prestakuntza arloak enpresentzako beka programa bat sortu du 9 plazarekin

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak, enplegua, ekintzailetza eta jarduera ekonomikoa sustatzeko duen estrategiari jarraituz, gaur goizean enpresentzako beka programa bat aurkeztu du langabezian dauden 25 urtetik beherako pertsonentzat.

Josu Bergara herriko alkateak azaldu duenez, seguruenera ere 2015eko urtarrilean abian jarriko den proiektu honen helburua, “formazioa amaitu eta oraindik lanik aurkitu ez duten Sestaoko gazteak lanean txertatzea da horretarako euren sektoreko enpresetan lehendabiziko lan esperientzia erraztuz”.

Horretarako, Udalak 9 beka finantzatuko ditu sei hilabetetan zehar eta hilean 450 euroko kopuruan, astelehenetik ostiralera bitartean egunean 6 orduko jardunagatik.

Ekimen honek Sestaoko Udalaren eta BBK Fundazioaren artean 2012an egindako hitzarmenari jarraipena eman nahi dio. Orduan, udalerriko 25 urtetik beherako 20 gaztek jaso zuten beka 6 hilabetean zehar. Esperientzia hura “oso positiboa izan zen, programa amaitu ondoren parte hartu zutenen %40 lanen txertatzea lortu zelako eta ikasleek praktikei buruz egindako batez besteko balorazioa 10etik 8,8koa izan zelako eta horrek animatu du Udala esperientzia hori errepikatzera” adierazi du Alkateak. Udalak 35.000 euroko inbertsioa egingo du enplegu programa honetan.