SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/09/30

Udalak hitzarmena sinatuko du Gurutze Gorriarekin, herriko 15 langabeturi formazioa eta praktikak eskaintzeko

Programak bermatu egin beharko du formazio aldian parte hartu dutenetatik gutxienez %45ek lana lortuko duela

rss Ezagutzera eman

Sestaoko Udalak hitzarmena sinatuko du Gurutze Gorriarekin, “Lan eginez Ikasi” programaren bigarren ekitaldia abian jartzeko. Proiektu honi esker, herriko 15 langabetuk ostalaritza arloko formazioa jasoko dute, eta sektoreko enpresetan praktikak burutuko dituzte sei hilabeteko tarte batez. Programa burututakoan, Gurutze Gorriak bermatu egin beharko du formazio aldian parte hartu dutenetatik gutxienez %45ek lana lortuko duela hurrengo 3 hilabeteen barruan.

Aurtengo otsailaren 24tik uztailaren 30era bitartean burutu zen “Lan eginez Ikasi” programaren lehenengo edizioa, eta horretan Sestaoko 18 gaztek hartu zuten parte, 18 eta 30 urte bitartekoak. Orduan, parte hartu zutenek 227 ordu klase jaso zuten formazio aldian, eta 224 orduko praktikak egin zituzten enpresetan. Horiek bukatuta, %50ak lortu zuen lana bilatzea.

Esperientzia hori oso positibotzat jo zenez, Udalak berriro egin nahi izan du programa hori, baina oraingoan beste xehetasun bat du, programa 30 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Programan zehar sukaldaritzako formazioa, enpresetako praktikaldiak, eta trebetasunen eta baimenen arloko formazioa tartekatuko dira.