Prentsa Aretoa
2014/07/23
Udalak lehiaketara atera du Autonomia kalea eraberritzeko lanak, 531.000 euroko kostuarekin
Sestaoko Udalak zerbitzuen lurpeko sareak berrituko ditu, espaloiak berregingo ditu oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta espaloia berriro asfaltatuko da
Sestaoko Udalak lehiaketara atera ditu Autonomia kalea eraberritzeko lanak, Concepción Arenal eta Marcos Grijalvo kaleen arteko zatian, 531.000 euroko kostuarekin. Obra hauek 150 metroko tartean burutuko dira, eta bati-bat egingo dena izango da zerbitzuen lurpeko sareak berritu, espaloiak berregin oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta espaloia berriro asfaltatu. Lanak irailaren amaiera aldera hastea espero da, eta 2015eko lehen hiruhilekoan amaituta egotea.
Obra eta Zerbitzuen zinegotzi Leire Fernandezen esanetan obra hauek "oso beharrezkoak" ziren, izan ere Autonomia kaleak aldapa nahiko handia du eta espaloiak denborarekin gastatuta daude, eta ondorioz zenbait erorketa ere izan dira". Zinegotziak gogora ekarri duenez, aurreko agintaldietan "unean uneko zenbait konponketa egin ziren arazo horiek konpontzeko, baina azkenean ez ziren erabateko konponketak izan. Egia da kalea osorik eraberritu behar zela, eta horixe da orain egingo duguna".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14