Prentsa Aretoa
2014/07/21
Udalak 30 familiaren etxegabetzea gelditzea lortu du
Hitzarmena urriaren 5ean amaitzen bazen ere, beste sei hilabete gehiagoz luzatuko da akordioa, 2015eko apirilera arte
Sestaoko Udalak eta Bizkaia Jaurreriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak 30 etxegabetze geraraztea lortu dute, 2013ko apirilean entitate bien artean sinatutako hitzarmenari esker, Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduak arloko zinegotzi Flori Núñezek eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren bozeramale Luis Corderok jakinarazi zutenez. Hitzarmen horren bidez aholkularitza, bitartekaritza eta doako justizia eta epaitegietako defentsa eskaintzen zitzaien etxegabetze arazoak kaltetutako herritarrei.
Sestaoko Udalak positiboki baloratu ditu orain arte hitzarmenak emandako emaitzak eta ados agertu da egiten ari diren lanarekin. Horrexegatik, Nuñezek adierazi du “hitzarmena urriaren 5ean amaitzen bazen ere, beste sei hilabete gehiagoz luzatuko dela, 2015eko apirilera arte. Izan ere oraindik badira herritarrak beren banketxeekin arazoak dituztenak eta profesional baten lege arloko laguntza behar dutenak”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14